THE PLASTIC MANAH 2.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3A THE PLASTIC MANAH 

TALDEKIDEAK: Harri, Aimar Gutierrez, Ariane, Maddi eta Nora.

Aste honetan hitzaldiak ematera joan gara Astigarragako Herri Eskolara LH3-ko ikasleengana. Asteartea 14, LH3Bri eta LH3Cri eman genion hitzaldia. LH3Bri 14:30etatik 15:30etara eta LH3Cri 15:30etatik 16:30etara. Ostiralean 17, LH3Ari eman genion hitzaldia 15:30etatik 16:30etara. 

Hitzaldia eman genien, kahoot-a egin ikasitakoa egiaztatzeko eta eskulanak egin genituen plastikoa berrerabiliz.

  • LH3A= Ostirala eta azken ordua izanda, okerrago joatea espero genuen. Oso ondo portatu ziren eta hitzaldia ematen egon ginen denbora guztian adi eta txintxo egon ziren. Hitzaldia eman genuen bitartean parte hartu zuten, galderak egin zizkiguten. Amaitutakoan, galdera sortako galdera gehienak asmatu zituzten beraz, adi egon ziren. 
  • LH3B= Gelan sartu orduko, interesa zutela ikusi zitekeen, nor ginen eta zertara gentozen galdezka hasi ziren. Hitzaldian adi eta txintxo egon ziren eta galderak egin zizkiguten. Galdera sorta ondo erantzun zuten eta eskulanak egiterakoan gogo handia zutela ikusi genuen. 
  • LH3C= Hitzaldia ematen ari ginen bitartean, platikozko botilak ez erabiltzea aipatu genuen eta bertan zegoen ume batek plastikozko botila zuela ikusi zuenean ezkutatu egin zuen guk ezer esan aurretik plastikozko botilak erabiltzea ez zela aukera egokiena jakin zuelako. Bestalde, hitzaldia ematen genuen bitartean adi egon ziren eta hori galdera sorta egiterako orduan frogatu genuen. Eskulanak egiterako orduan ere gogotsu aritu ziren. 

Itxaso Isasi LH3B-ko tutorearekin harremanetan jarri ginen argazkiak lortzeko. Esan zigun zuzendaritzari galdetuko ziola ea guri argazkiak bidaltzeko baimena zuen. Egun batzuk beranduago gmailez hau idatzi zigun: 

EKOPELLET 2.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B EKOPELLET

TALDEA: LA PANDA DEL MOCO

Taldekideak: Enbor Lurgain, Aimar Gonzalez, Unax Escudero eta Julen Alberdi

Proiektuaren izena: EKO PELLET

Aste honetan froga egin dugu nola geratzen diren eraztunak, eta kartela aldatu eta inprimitu dugu Martutene eta Astigarragan jartzeko. 

EKO-CD: AURRERAPENAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  EKO-CD

Taldekideak: Aimar Fernandez, Gaizka Sanz, Eider Morgado, Naroa Avila eta Sara Tornero

CD gehiago jaso ditugu, zuritu eta garbitu ditugu. Atzo gaztelekuan bildu ginen frogak egiteko eta nahiko ondo geratu ziren. Kartelak prestatu eta jarri ditugu. Materiala prestatu dugu eta bihar ea jendea animatu eta gauza politak egiten ditugun. 

Kartela: 

ZABORTZAILEAK: AURRERAPAUSUAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B ZABORTZAILEAK

TALDEKIDEAK: Ane Espinaco, Nora Odriozola, Uxue Rezabal, Mario Quiroga eta Eneko Merino.

Taldearen izena: ZABORTZAILEAK 

Proiektuaren izena: ALTXORRAREN BILA

Materrekoek sari bat eman digute (sarrerak Itsas museorako) eta beste talde batekoek egindako poltsak ere altxorrean sartuko ditugu txutxe batzuekin. Erronkak prest ditugu. Mezu bat prestatu dugu, haurrek deszifratu beharko dutena. Klabeak erronka bakoitza ondo egitean emango dizkiegu. Erronka horietan zabor mota bat eskatuko diegu eta baita bestelako froga bat egin arazi (mimika, abestiak…) 

Osatuko duten esaldia:

Materiala biltzen aritu gara: eskularruak, oihalezko poltsak, margoak…

Gure jolaserako eremua (Gutako bakoitza zabor baten inguruan jarriko da)

Eta aste honetan ere Astigarragako kronikan agertu da gure proiektua:

https://kronika.eus/astigarraga/1679422239745-ekofish-proiektuaren-baitan-altxorraren-bila-jolasa-egingo-dute-larunbatean-ibai-parkean

EKOPLASTIK: AURRERAPENAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B EKOPLASTIK TALDEA

TALDEAREN IZENA: EKOPLASTIK

Taldekideak: Asier Enciso, Amets Etxebarria, Uxue Barros eta June Mena

Aste honetan poltsa gehiago egiten aritu gara. Kartelak prestatu ditugu, batzuk txutxe dendetan jartzeko, eta beste batzuk kalean eta eskolan jendeak poltsak eta tutorialak banatuko ditugula jakin dezan. Tutoriala ere egin dugu eta datorren astean banatzeko prest ditugu. Datorren astean banatuko dugu dena, astelehenean Astigarragan egongo gara eta asteartean Martutenen. 

Kalerako kartela:

Txutxe dendetarako kartela:

Dendetan banatzeko eskuorriak:

Egin ditugun eta banatuko ditugun poltsa batzuk:

PLASTIC ANIMATIONZ

ARANTZAZUKO AMA BHI 3.A PLASTIC ANIMATIONZSTUDIOS TALDEA

Jendea arazoaz kontzientziatzeko animazio batzuk egitea pentsatu dugu. Horretarako pertsonaiak diseinatu ditugu, eta animazioak egiteko aplikazio egokia bilatzen aritu gara. Aplikazioak procreate izena du. 

Sare sozialetan kontua eta gmail kontua sortu ditugu aurrerago haietan egingo ditugun animazioak konpartitu eta zabaltzeko. Logoa ere egin dugu.

LOGOA:

Sare sozialak: plasticanimationzstudio 

Pertsonaiak: 

Pertsonaietako batzuk hauek dira:Minu, bere anaia eta bere ama.

Istorioak pentsatzen hasi gara, eta lehenengo bien gidoia eta izenburua bukatuta daukagu dagoeneko. 

  1. Minu eta plastikozko ekaitza
  2. Minuren oporrak

Orain lanean jarraitu behar dugu denbora asko beharko dugulako nahi duguna sortzeko. 

EKOBOK´N´ROLA 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3.A ALBATROS TEAM

Patioan sortzen den zaborra gutxitzeko asmoz hamaiketakoa ekartzeko bilgarriak egiteko tailer bat egitea pentsatu genuen. Hasiera batean Martuteneko Gaztelekuan egiteko asmoa genuen, baina josteko makina ugari eta laguntza asko beharko genuke, beraz proiektua pixka bat aldatzea erabaki genuen. 

Tailerra egin beharrean LHko geletara joango gara kahoot bat egitera, eta irabazleari bok´n´rola emango diogu. Web orri bat prestatzen hasi gera nun tutorial bat eta bestelako informazioa ere egongo den.  https://boc-n-rolll.jimdosite.com

Tutorial batzuk ikusten aritu gara eta Bok’n’rollak egiten asi gara. Gure taldeko Markelean amak, probazko bat egin du eta oso ondo gelditu da. Gure eskuorriaren pausoak jarraitu ditu eta `primeran geratu zaio. Egia esan jostuna da, eta agian laguntza eskatu beharko diogu. Oraingoz bakoitzak bere etxean bat egingo du. 

LH-ko zuzendaritzarekin hitzegin dugu eta aurkezpena martxoaren 29an egingo dugula adostu dugu. 

BIWI 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3.A BIWI

Guk hondartzan jasotako mikroplastikoekin bitxiak egitea pentsatu genuen. Horretarako galdetuz eta ikertuz ibili gara, eta jakin dugu tabakaleran plastikoarekin gauzak egiteko aukera badagoela jakin dugu. Mazedonia elkartekoekin harremanetan jarri ginen eta asteazken batean beraien tresneria eta aukerak ezagutzera joan ginen. Mikroplastikoak gehitu daitezke baina lehengai modura plastiko motaren bat erabili beharko genukeela esan ziguten, beraz haiek han duten moduan Astigarraga eta Martuteneko hainbat tokitan plastikozko tapak jasotzeko kartelak eta kutxak jarri genituen, ondoren plastiko motaren arabera sailkatzeko. Bitartean salgai jarriko genituela erabaki eta lortutako diruarekin zer egin pentsatzen hasi ginen, itsasoaren laguntza eta babesean lan egiten duen inguruko elkarte bati eman nahi genion dirua eta Materrekoei galdetu ondoren ambar elkarteari laguntza ematea adostu genuen.

Kartelak tapoi bilketena:

Diseinuak egiten hasi ginen eta hurrengo asteazkenerako mikroplastikoak izateko hondartzara joan ginen haien bila. Gure logoa ere erabaki genuen. 

LOGOA:

Oraingoz egindako diseinu batzuk: 

LEPOKOA ARRAINA:

Luzeera: 2cm / Zabalera: 1cm                        

BELARRITAKOA ARRAINA:

Luzeera: 1cm / Zabalera: 0,5cm

LEPOKOA IZARRA:

Luzeera: 2cm / Zabalera: 2cm

BELARRITAKOA IZARRA:

Luzeera: 0,5cm / Zabalera: 0,5cm

LEPOKOA IZURDEA:

Luzeera: 2cm / Zabalera: 2cm

BELARRITAKOA IZURDEA:

Luzeera: 0,8cm / Zabalera: 0,5cm

Mikroplastikoak jasotzen: 

Tapoiak hartu eta hondartzako mikroplastikoekin batera, tabakalerara joan ginen, baina egun horretan arduradunak berandu xamar agertu ziren, eta ezin izan genuen nahi genuen guztia egin. Halere tapak plastiko motaren arabera sailkatu eta bertan duten makinarekin txikitzen hasi ginen. 

Hurrengo astean ere ezin ziren geratu, eta sailkatze eta txikitze lanekin jarraitu genuen. Kolore konposizioak egiten ere. 

Agian deialdi bat egingo dugu mikroplastiko gehiago biltzeko eta jendea kontzientziatzeko. Web bat ere egiten hasi gara. Egiten ari garen pausu guztien argazkiak ateratzen ari gara, bitxiak saltzeaz gain prozesua ezagutarazteko. Ezin dugu guk nahi adina aurreratu gauza asko tabakaleran egin behar ditugulako, hango arduradunak daudenean eta hori asteazken arratsaldetan da soilik.

THE MANAH PLASTIC 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3A THE MANAH PLASTIC

Proiektuaren zereginak idatzi ondoren lehenego astean zehar Astigarragako Herri Eskolako Maria Herradorrekin harremanetan jarri ginen. Mariarekin hitzaldia 4.mailakoei egitea adostu genuen haiek uraren gaia landu dutelako. Egunak eta datak ere adostu genituen berarekin. 7 eta 10 ean egingo ditugu hitzaldiak 4. mailako 3 geletan 14:30-16:30. 

Materrekoekin ere jarri gara harremanetan poliespama lortzeko, berziklatzen ez den horietako bat denez, eskulanetako bat hori izatea erabaki dugu eta.: 

Hitzaldia prestatzen eta eskulanak pentsatzen ere hasi gara. Power point bat eta oraingoz eskulanak ondorengoak: 

ESKULANAK

1- PLASTIKOZKO BOTILEKIN JOLASA:              

Materiala: 

-Plastikozko botila handiak.

-Artilea.

-Apaintzeko gometxak, errotulagailuak…   

2- TRES EN RAIA:

Materiala: 

-Poliespana.

-Errotulagailuak.

-Plastikozko botilen tapak.

3- PLASTIKOZKO LAPIZEROA:

Materiala:

-Platikozko botila bat.

-Apaintzeko errotulagailuak, koloretako zeloa, gometxak…

Material guztia etxetik edota eskolatik  lortuko dugu poliespana izan ezik  Materrekoei eskatu diegu eeta bila joango gara.

 2. astean hitzaldia prestatzen jarraitu dugu. Plastikozko eskulanak egiten hasi gara ondoren haiei eredu gisa erakusteko.

Poliespam zakua hartu genuenekoa:

Eskulanak prestatzen:

Maria Herradorrekin hitz egin dugu ere. Azkenean LH3-koei egingo diegu hitzaldia, aurten LH4ean daudenei lehengo urtean egin zietelako eta ez errepikatzeko. Egunak azkenean atzeratu egin ditugu ere martxoaren 14 eta 17ra. 

EKOPLASTIK 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3B EKOPLASTIK

TALDEAREN IZENA: EKOPLASTIK

Taldekideak: Asier Enciso, Amets Etxebarria, Uxue Barros eta June Mena

Plastikoaren erabilera asko igo da eta planetak badaki. Horrela jarraitzen badugu, plastikoaren erabilera murriztu gabe plastiko gehiegi egongo da, eta agian beranduegi izango da egiteko. Arazoa konpontzeko, klasean proiektuak egiten ari gara.  Gu parkeetan sortzen den hondakin pilarekin jabetu gara eta txutxe dendetan plastikozko poltsak ordezkatzea da helburua, eta horretarako  telazko poltsak egingo ditugu eta txutxe dendetan kanpaina bat egingo dugu haurrak eta gurasoak kontzientziatzeko. Telazko poltsa horiek, doain emango dizkiegu umeei. 

Proiektua aurrera eramateko, txutxe denden zerrenda egin dugu. Horietako birekin  hitzegin dugu, Loretoki Martutenen eta Sulabe Astigarragan. Plastikoa ordezteko beste herri batzuetan, plastikozko poltsak kobratzen hasi direla esan diegu. Jakin dugunez, hasieran jendea kexatu egiten da baina gero ohitura hobeak hartzen hasten da, eta etxetik eramaten du poltsa.  Gure helburua plastikozko poltsak kobratzen hasi baino lehen txutxe dendetan kanpaina bat egitea da, zein aukera duten azalduz (eta horretarako tutoriala banatuko dugu eskuorrietan) eta guk egindako poltsa batzuk ere banatuko ditugu bi txutxe denda horietan. Eta jendearen kontzientzia pizteko kartelak jarriko ditugu txutxedendetan. Txutxe dendakoak ados daude eta gurekin bat egiten dute. Informazioa zabaltzeko beste modu batzuk ere pentsatu beharko ditugu. 

Hasieran beraz txutxedendekin hitz egin genuen.

Argazkiak Txutxedendenak

Izandako elkarrizketen audioak:

Loretoki audioa: 

https://mail.google.com/mail/u/0?ui=2&ik=9722d79eab&attid=0.1&permmsgid=msg-a:r4922539793163819466&th=186e0ad27419ad59&view=att&disp=safe&realattid=186e0ab2b5fb97bf9211

Poltsak nola egin ikasteko tutorialak ikusten aritu ginen ere, eta pare bat oinarri hartuta eta irakasleen laguntzarekin gure poltsak egiten hasi ginen. Makina pare bat lortu ditugu, arropa zaharren oihalak bildu eta poltsak egiten ari gara. Hasieran ez zitzaizkigun hain ondo atera, baina orain trukoa hartu diogu eta ondo ari gara. Gainera poltsak egiteko modua ahalik eta sinpleena izatea nahi genuen. Tutoriala sortzea falta zaigu txutxe dendetan eskuorri modura emateko. Kartelak ere prestatu behar ditugu. Erakargarriak eta jendearen kontzientzia pizteko balioko dutenak. Denda horietan egongo garen datak eta ordutegia ere zehaztu behar dugu. Lana badugu egiteko oraindik, baina nahiko bideratuta.