Baditugu “ITSAS HONDAKINEN ERRONKA”ko irabazleak! Gipuzkoako 5 ikastetxetako 300 ikaslek garatutako 56 proiektu berritzaileen artean, epaimahai adituak 10 irabazleak aukeratu ditu jada. 2018an sortu zenetik, DBH eta Batxilergoko 2.709 ikaslek parte hartu dute jada IHE hezkuntza-erronka honetan, itsas hondakinen arazoari aurre egiteko tokiko 587 proiektu garatuz. Aurten ere, gure gazteek argi utzi dute sormen eta lan itzela dutela ingurumen-erronka potoloen aurrean euren herrietan aldaketa errealak eragiteko. Zorionak guztioi!
Gure gazteen ahotsa entzuteko eta zabaltzeko aukera bikaina da hau; argi geratu da denok eman dezakegula gure alea nahi dugun mundu jasangarriagoa sortzeko. Amaiera ekitaldi berezi hau, sari banaketa eta ondorengo MATER ontziko itsas irteera Pasaiako Lonjako Konferentzia Gelan izango dira ostiral honetan, ekainak 19, arratsaldeko 17:00etan. Zatoz gure gazteak entzutera!


