EKOPLASTIK 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3B EKOPLASTIK

TALDEAREN IZENA: EKOPLASTIK

Taldekideak: Asier Enciso, Amets Etxebarria, Uxue Barros eta June Mena

Plastikoaren erabilera asko igo da eta planetak badaki. Horrela jarraitzen badugu, plastikoaren erabilera murriztu gabe plastiko gehiegi egongo da, eta agian beranduegi izango da egiteko. Arazoa konpontzeko, klasean proiektuak egiten ari gara.  Gu parkeetan sortzen den hondakin pilarekin jabetu gara eta txutxe dendetan plastikozko poltsak ordezkatzea da helburua, eta horretarako  telazko poltsak egingo ditugu eta txutxe dendetan kanpaina bat egingo dugu haurrak eta gurasoak kontzientziatzeko. Telazko poltsa horiek, doain emango dizkiegu umeei. 

Proiektua aurrera eramateko, txutxe denden zerrenda egin dugu. Horietako birekin  hitzegin dugu, Loretoki Martutenen eta Sulabe Astigarragan. Plastikoa ordezteko beste herri batzuetan, plastikozko poltsak kobratzen hasi direla esan diegu. Jakin dugunez, hasieran jendea kexatu egiten da baina gero ohitura hobeak hartzen hasten da, eta etxetik eramaten du poltsa.  Gure helburua plastikozko poltsak kobratzen hasi baino lehen txutxe dendetan kanpaina bat egitea da, zein aukera duten azalduz (eta horretarako tutoriala banatuko dugu eskuorrietan) eta guk egindako poltsa batzuk ere banatuko ditugu bi txutxe denda horietan. Eta jendearen kontzientzia pizteko kartelak jarriko ditugu txutxedendetan. Txutxe dendakoak ados daude eta gurekin bat egiten dute. Informazioa zabaltzeko beste modu batzuk ere pentsatu beharko ditugu. 

Hasieran beraz txutxedendekin hitz egin genuen.

Argazkiak Txutxedendenak

Izandako elkarrizketen audioak:

Loretoki audioa: 

https://mail.google.com/mail/u/0?ui=2&ik=9722d79eab&attid=0.1&permmsgid=msg-a:r4922539793163819466&th=186e0ad27419ad59&view=att&disp=safe&realattid=186e0ab2b5fb97bf9211

Poltsak nola egin ikasteko tutorialak ikusten aritu ginen ere, eta pare bat oinarri hartuta eta irakasleen laguntzarekin gure poltsak egiten hasi ginen. Makina pare bat lortu ditugu, arropa zaharren oihalak bildu eta poltsak egiten ari gara. Hasieran ez zitzaizkigun hain ondo atera, baina orain trukoa hartu diogu eta ondo ari gara. Gainera poltsak egiteko modua ahalik eta sinpleena izatea nahi genuen. Tutoriala sortzea falta zaigu txutxe dendetan eskuorri modura emateko. Kartelak ere prestatu behar ditugu. Erakargarriak eta jendearen kontzientzia pizteko balioko dutenak. Denda horietan egongo garen datak eta ordutegia ere zehaztu behar dugu. Lana badugu egiteko oraindik, baina nahiko bideratuta. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude