ARANTZAZUKO AMA BHI 3.B ALTXORRAREN BILA
ARANTZAZUKO AMA BHI, DBH 3B
TALDEKIDEAK: Ane Espinaco, Nora Odriozola, Uxue Rezabal, Mario Quiroga eta Eneko Merino.
Taldearen izena: ZABORTZAILEAK
Proiektuaren izena: ALTXORRAREN BILA
Astigarragako Flubialean altxorraren bila antolatuko dugu (zaborraren bila ibiliko garen arren). Hori nola antolatu erabakitzeko hainbat gauza hartu beharko ditugu kontuan, eta zerrenda bat prestatu dugu.
1. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK (adina, taldekatzea…) Oraingoz erabaki duguna: 4ko taldeak izatea, 10 urtetik beherakoak gurasoekin parte hartzea, eta 10 urtetik gorakoak guraso edo heldurik gabe.
2.ERRONKAK: Oraingoz erabakitakoa:
- Gutako bakoitza Flubialeko zabor ontzi batean kokatuko gara.
- Talde bakoitza zabor ontzi batean hasiko da ( zaborrontzi bakoitzak zenbaki bat izango du) eta guk bertan erronka bat esango diegu.
- Ondoren, beste zabor ontzi batera bidaliko diegu, eta han beste erronka bat eman.
- Erronka betetzen badute, taldeari puntu bat emango zaio eta, bestela punturik. gabe geratuko dira..
- Erronketan eskatutakoa baino gehiago ekartzen badigute, 2 puntu.
3. KOMUNIKAZIOA
- Kartelak egingo ditugu. (Piktochart aplikazioarekin)
- Astigarrako ikastolara joango gara arratsalde batean, haurrei informatzera.
- Gaztelekura ere joango gara ea norbait animatzen den. Kartelak herrian zehar jarriko ditugu aste batzuk lehenago.
- Sare sozialetan ere aipatuko dugu.
4.SARIA
- Lehen bukatzen duen taldeak irabazten du. Saria hondakinak murrizteko zerbait izango da, eta hori nola lortu oraindik pentsatu behar dugu.
- Saria ezkutatuta egongo da, haurrek aurkitu beharko dute.
5.BAIMENA
- Udaletxera joango gara gure proiektua azaltzera baimena lortzeko, laguntza eskatzeko edo zabalkuntza egiteko.
- Udaletxekoekin hitz egingo dugu, telazko poltsak eskuratzeko aukera eskatuz.
Data, ordutegia eta lekua adostu genuen. Kartela egin ere bai. Udaletxeari ikastolari, materri gutuna bidali genien zabalkundea egiten laguntzeko.
Astigarrarako ikastolara joan gara gure proiektua azaltzera eta umeak etortzeko animatzera.
Flubialeko mapa inprimatu dugu eta egongo garen zaborrontziak markatu ditugu.
Erronkak prestatzen ari gara. .Mosaikoko irudia hautatu dugu eta inprimatu egin dugu.
kartelak inprimatu ditugu herritik jartzen hasteko.