BASOGA

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, POISSON TALDEA

Bideoan esan genuen moduan gure proiektua  Astigarragako  sagardo denboraldian sortzen diren hondakinen inguruko arazoan oinarritzen da.

Udaletxeari idatzi genion, hondakinen arazoari aurre egin ahal izateko erabilera bakarreko edalontziak murrizten ahalegindu nahi genuela esanaz. Gure proposamena behin baino gehiagotan erabili daitezken edalontziaen erabilera sustatzea da. Gai honen inguruan sakonago hitz egiteko hitzordu bat lortu dugu alkatearekin, eta datorren asteartean izango da bilera hori arratsaldeko 16,30tan. Bitartean aurkezpen bat prestatu dugu gure proposamena zehazteko eta aurkezteko asmoz. Kontatuko dizuegu nola joan zaigun eta zeintzuk izango diren hurrengo pausuak.

MARTUTENE-ASTIGARRAGAKO HONDAKINEN IKERKETA

Arantzazuko Ama BHIko 3.DBHko ikasleak haien inguruko eremutan hondakinen sorrera eta kudeaketaren inguruko ikerketa lanak egin dituzte. Haien artean etxeetan dituzten hondakinen sorreraren inguruko ikerketa lanak, eskolako eremukoak eta baita herri mailakoak. Lan hauei esker, biztanleen kontsumo eta birziklatze ohiturak ezagutu eta batez ere tokian tokiko arazo konkretuak zeintzuk diren identifikatzeko erabili dituzte.

Ikerketa lan hauen ondorioz ateratako hausnarketetatik, arazo errealak konpontzeko ideiak aterako dituzte haien proiektuetan aurrera eramateko.

3A GELA

3B GELA

3C GELA