ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, POISSON TALDEA
Bideoan esan genuen moduan gure proiektua Astigarragako sagardo denboraldian sortzen diren hondakinen inguruko arazoan oinarritzen da.
Udaletxeari idatzi genion, hondakinen arazoari aurre egin ahal izateko erabilera bakarreko edalontziak murrizten ahalegindu nahi genuela esanaz. Gure proposamena behin baino gehiagotan erabili daitezken edalontziaen erabilera sustatzea da. Gai honen inguruan sakonago hitz egiteko hitzordu bat lortu dugu alkatearekin, eta datorren asteartean izango da bilera hori arratsaldeko 16,30tan. Bitartean aurkezpen bat prestatu dugu gure proposamena zehazteko eta aurkezteko asmoz. Kontatuko dizuegu nola joan zaigun eta zeintzuk izango diren hurrengo pausuak.