2022-23 Ikasturteko PROIEKTU IRABAZLEAK

Ikasturte honetan zehar Gipuzkoako 9 zentroetako 3.DBHtik 2.Batxilergora bitarteko 400 ikasle baino gehiagok itsas hondakinen arazoari aurre egiteko tokian tokiko 100 proiektu baino gehiago garatu dituzte, ingurumenaren zaintzako ekintzaile izanik eta aldaketaren protagonistak direla frogatuz.

Proiektuen epaimahaiak lan gogorra izan du aurten sortu diren 100 proiektu baino gehiago arretaz ebaluatzeko eta denen artean 10 proiektu finalistak zeintzuk diren ikusteko. Benetan harrituta geratu dira aurten atera diren proiektuengatik:  kalitatearengatik, murrizketa proiektu asko atera direlako (plastikozko poltsak, botilak, eskolako tipex eta boligrafoak, azukre monodosiak), herriko eragile ezberdin asko inplikatu dituztelako (aitonen egoitzak, jatetxe eta kafetegiak, kirol elkarteak, udaletxea …), komunikazioari indar piloa eman diotelako (kartelak, web-orriak, podcastak, triptiko banaketa, herriko aldizkariak …).

Eta MATEReko lan taldearen partez zer esan, hunkitu egiten gara urtero aurrera eramaten dituzten proiektuengatik, horien atzean ikasle eta irakasleen lana eta inplikazioa ezinbestekoa delarik, benetan oso harro egoteko modukoa.

Ekainak 22an, zentro ezberdinetako ikasleak bilduko ditugu MATERren amaiera ekitaldi bat ospatzeko. Ekitaldi honen helburua, proiektu finalisten ikasleak ahalduntzea, haien lana aintzatestea, ikasleak elkar ezagutzea eta arratsalde polit bat elkarrekin partekatzea da. Ikasleek haien proiektuak aurkeztuko dituzte, epaimahaiak diplomak entregatuko ditu eta itsas hondakinen arrantza irteera batez gozatuko dugu denon artean.

Zorionak gazte guztiei!

Jogurt poteak

Laskorain ikastola, 4C

TALDEKIDEAK

  • Katixa Xil
  • Olaia Iturrioz
  • Irati Nogales
  • Aiora Perez
  1. ASTEA→ 2023ko ekainaren 8a, Osteguna
  • Azkenean, gure proiektuan hainbat egokitzapen egin behar izan ditugu, proiektuari begira. Izan ere, espero baina denbora gutxiago izan dugu proiektua aurrera     eramateko.
  • Batetik, web-gunea egitea erabaki genuen, eta ideia hori aurrera eramateko aukera izan dugunez, gure PLASTIKO GABE TXIKITATIK webgunea eraiki dugu. 

WEBGUNEA ERAIKITZEN >>>>>>>

  • Bestetik,  hasiera batean, jogurt poteekin eskulanak burutzea zen gure ideia, baina denborari begira eragozpen batzuk izan ditugunez, kontzientziatzeko hitzaldia askoz ere jende gehiagori eskeintzea erabaki dugu, eskulanak alde batera utziz. Gainera, hori gutxi balitz, ikastolari bertako web-orrian gure web-gunea argitalatzea eskatuko diogu. Hala, hitzaldia emandiegun ummez gain, jende gehiago kontientziatzea lortuko dugu. Horretarako lehen pausoa irakasleekin hitz egitea eta klase bat eskatzea da.
  • Behin irakasleekin hitz eginda, datorren astelehen goizean, 9:00-11:00 bitartean, hitzaldiak emango dizkiegu LH3koei, 9 urteko umeei. Bertan, dugun arazoa apur bat azalduko diegu eta egoera zein larria den adierazi. Horrez gain, joku batzuk ere prestatu ditugu beraiekin egiteko. Hala, aurkezpena, apur bat dinamikoagoa izatea lortuko dugu eta beraien parte hartzea areagotzea.

Bizi gaitezen libre_Tolosaneamendua

Laskorain ikastola, 4C

TALDEKIDEAK: Jone Zubizarreta, Inge Iturbe, Eneko Iruiñ eta Maier Olano

Maiatzak 25

  • Posterra sortzen hasi gara (Canvan).
  • Informazio guztia bertan biltzen saiatu gara.
  • GALDETEGIAREKIN  jarraitu eta bukatu dugu. 

Ekainak 6

  • Posterra bukatu dugu (Canvan).
  • Bideorako gidoia idazten hasi gara.

Ekainak 7

  • Bideorako gidoia bukatu dugu
  • Txostenerako testua egin dugu
  • 30 segunduko gidoia egin dugu

Ekainak 8

  • 30 segunduko bideoa egin dugu
  • Bakoitzak esan beharrekoa ahoz grabatu dugu gero bideoa osatzeko

Proiektu hau burutzen maiatzaren 25ean hasi ginen. Egun hartan, Tolosan zehar pegatzeko posterra sortzen hasi ginen, Canva izeneko plataforman. Beharrezko informazio guztia bildu genuen dokumentu txuri batean, gero bertatik ezinbestekoa zen informazioa hartzeko. Gainera, egun berdinean, galdetegia egiten hasi eta bukatu genuen. Ekainaren 6an jarraitu genuen proiektu honekin. Maiatzean hasitako posterra bukatzea lortu genuen eta baita bideorako gidoia egiten hastea ere, poliki poliki. Bideo hau sortzen hasi ginen ikastolan zehar zabaltzeko eta baita enpresa ezberdinei bidaltzeko helburuarekin. Hurrengo egunean ere lanketarekin jarraitu genuen. Oso gustora aritu gara proiektu guztian zehar, bideoak editatzea eta sortzea gure pasio handienetako bat baita. Bideorako gidoi guztia bukatzea lortu genuen egun hartan, baita txostenerako testua egin ere. Irakasleak bideo motz bat egitea eskatu zigun, hain zuzen ere, 30 segunduko bideo bat. Gidoi labur baina informagarri bat sortu genuen bertarako. Azkenik, gaur, ekainaren 8an, beste 30 segunduko bideoa egiteko gai izan gara, gure lanketaren pausu guztiak gutxi gorabehera azalduz. Bestalde, bakoitzak esan beharreko zatia ahoz grabatu dugu gero bideoan gure ahotsak entzun daitezen. Orain, bideorako bilduta ditugun argazkiak txertatzea besterik ez zaigu falta. Baita posterrak Tolosan zehar pegatu eta gure galdetegia LH eta DBH-koei bidali ere.

Plastikozko poltsen arazoa

Laskorain ikastola, 4C.

TALDEKIDEAK

  • Anne Gomara Arrizabalaga
  • Leire Prados Del Campo
  • Maddi Zubeldia Sasiain
  • Martina Auzmendi Gurrutxaga
  • Haizea Mozo Sudupe

Aste honetan berriz ere ideiak garbitu, eta artikulua idazten hasi gara. Informazioa bilatzen aritu gara, artikulua egin al izateko. Ordu batzuk behar izan ditugu, baina artikulua azkenik bukatu dugu. Ondoren, gure herriko bi egunkariekin, Berria eta Ataria egunkariekin hain zuzen, harremanetan jarri gara. Atariak, gure artikulua argitaratuko dutela adierazi digu. Bestalde, Berria egunkariaren erantzunaren zain gaude.