Laskorain Ikastola, 4A, Plastikerrak
KaiWax, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola, 4A, KaiWax
Eguzkilore birziklatze kanpaina, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina
Plastikozko tapoiak, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola, 4A, Plastikozko tapoiak
Kapuccinoak, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak
Plastikerrak
Laskorain Ikastola, 4A, Plastikerrak
TALDEKIDEAK: Romaissae Ftouh, Oihane Arrue eta Ander Lopetegi
3. ASTEA:
LH eta DBH-ko klaseetan abisuak pasa eta marrazki batzuk eskuratu LH-tik. Bestetik, Sarari korreo bat bidali laguntza eskatuz gure kartela zabaltzeko eta ideiak hobetzez bukatu dugu.
KaiWax
Laskorain Ikastola, 4A, KaiWax
TALDEKIDEAK: Hur Lakarra, Andoni Etxeberria, Jon Andueza, Haritz Urkiola
3. ASTEA:
Aste honetan, lehenik eta behin, lehengo astean egindako parafina ikusi dugu. Menta bota genion, baina ez zen nahi bezala atera. Bestalde, kolorea aldatzeko beste material bat behar genuela konturatu gara, orduan, material berriaren bila joan gara, baina denda itxita zegoen. Bestetik, web orrialdea garatzen aritu gara, teoria apur bat sartzen. Bitor Garitaonandia eta Nadia Erostarberekin kontaktuan jarri gara, beraiek guri aholkuak emateko eta horretaz gain, propaganda pixka bat egiteko beraien sare-sozialetan, baina oraindik ez dugu beraien erantzunik jaso.
Plastikozko tapoiak
Laskorain Ikastola, 4A, Plastikozko tapoiak
TALDEKIDEAK: Unai Prieto, Adei Sagasti, Manex Huarte
3. ASTEA:
Lehenik eta behin, erreportajea egitez atariara bidali dugu eta bertakoek atariako webgunera igo dute. Bestalde, kaxetako plastikozko tapoiak bildu ditugu eta horiekin figurak egiten jarraitzen dugu.
https://ataria.eus/komunitatea/LaskorainIkastola/1716805067960-tolosako-hondakinen-egoera
Eguzkilore birziklatze kanpaina
Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina
TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil
3. ASTEA:
Azken aste honetan, gehienbat zeramikat taldeari tazak egiten laguntzen aritu gara.
Gure proiektuari dagokionez, egun batean eskuorriak inprimatu, moztu eta doblatzen aritu gara. Ondoren ostegunean, folleto horiek banatzera kalera atera gara hirurok. Eroskin eta BMn. Jendeak nahiko erantzun ona eduki du eta batzuri gure proiektuan interesa jarri dute.
Gainera, folletoak banatzean, Instagramen argazki bat igo dugu, gure jarraitzaileei jakinarazteko.
Folletoak banatzera atera garen egunean, pintura erosteko aprobetxatu dugu, eta dendako emakumeak hainbat gomendio eman dizkigu poltsak margotuko ditugunerako.
Gainera, LH ko irakasleekin berriro ere harremanetan jarri gara poltsak margotzeko egunak pixkanala zehazten joateko.
Kapuccinoak
Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak
TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo
3. ASTEA:
Astelehenean irakasleei egingo genien aurkezpena prestatzen aritu ginen: Testu osoa idatzi genuen, gure proiektu guztia azalduko zuela ziurtatuz; horrez gain, lortutako informazio, datu eta argazki guztiak txertatu genituen; bukatzeko, Canvako aurkezpen bat ere prestatu genuen.
Asteartean, ikastola bukatu eta gero, berrogeita hamar bat irakasle zeuden bilera batera joan ginen Zeramikat proiektua azaltzera: itsas hondakinen arazoa, datuak eta beste hainbat gauzekin kontzientziazio kanpaina bat egin genuen; gainera, katiluen salmenta proposatu genien.
Asteazkenean, eskaera egiteko galdetegia bidali genuen, izena, tamaina, kopurua, etab. galdetuz. Horrez gain, katilu batzuk egiteko denbora izan genuen.
Ostegunean, labea betetzen hasi ginen katiluak egosten hasteko. Horrez gain, hainbat irakaslerekin harremanetan jarri ginen esmalte mota, hori nola aplikatu, etab. zehaztu nahian. Bost bat katilu ere egin genituen.