Plastikerrak

Laskorain Ikastola, 4A, Plastikerrak

TALDEKIDEAK: Romaissae Ftouh, Oihane Arrue eta Ander Lopetegi

2. ASTEA:

Talde lana antolatu eta ikastolako pasilu eta gela ezberdinetan kartelak jarri ditugu eta abisua pasa dugu.

KaiWax

Laskorain Ikastola, 4A, KaiWax

TALDEKIDEAK: Hur Lakarra, Andoni Etxeberria, Jon Andueza, Haritz Urkiola

2. ASTEA:

Lehenik eta behin, web orrialdearen hainbat akats zuzendu ditugu, nahiz eta oraindik ez dugun orrialdea guztiz bukatu. Ondoren, Interneten bilatutako kaxen plantillak aztertzen egon gara. Kaxa karratu bat eraiki genuen, baina ohartu gara hori ez zela nahi genuena; hortaz, beste plantilla bat bilatzen egon gara. Azkenean, bilatu dugu plantilla eta orain ikusi egin beharko litzake nola gelditzen den kaxa gure parafina barruan egonda. Horretaz gain, asteazkenean Osabi dendara joan ginen argizaria erostera eta kalera menta hartzera.

Plastikozko tapoiak

Laskorain Ikastola, 4A, Plastikozko tapoiak

TALDEKIDEAK: Unai Prieto, Adei Sagasti, Manex Huarte

2. ASTEA:

Lehenik eta behin, erreportajea egitez bukatu dugu, Tolosako egoera eta itsas hondakinen egoera azalduz eta aztertuz, eta erreportaje hori ataria aldizkarira bidali dugu jendeak ikus dezan. Bestalde, kaxetako plastikozko tapoiak bildu ditugu eta horiekin figurak egiten hasi gara.

Eguzkilore birziklatze kanpaina

Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina

TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil

2. ASTEA:

Azken aste honetan azken aurkezpena egitera joan gara azken gelara. 

Asteazkenean, baimen orrien bila joan ginen. Umeek nahiko erantzun ona izan dute eta ia-ia denek ekarri dute orria sinatuta. Gainontzekoen paperen bila atzo, osteguna, joan ginen. Gainera, atzo konpetentziko bi orduak testua egiteko aprobetxatu genituen. 

Horretaz gain, folletoaren bi argazki eta haurrei aurkezpenean erakutsitako alternatiba jasangarriak igo ditugu instagrameko kontura.

Kapuccinoak

Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak

TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo

2. ASTEA:

Astelehenean gure katiluen prozesua hasi genuen. Youtube-ko tutorial baten bidez, eskuzko katiluak nola egiten ziren ikasi genuen. Lauon artean lau katilu egin genituen.

Asteazkenean berriro igo ginen ganbarara, eta beste lau katilu egitea lortu genuen, oraingoan hobeak.

Atzo, osteguna, goizean bakoitzak beste katilu bat egin dugu. Horrez gain, arratsaldeko bi orduetan tailer ireki bat antolatu dugu; alde batetik, nahi duten ikasleek katiluak egiten parte har dezaten; eta, beste alde batetik, itsas hondakinen murrizketaren kontzientziazioa gehiago zabal dezagun. Aurrez gonbidapen bat bidali genien ikasleei tailerrean parte hartzeko. Azkenik, proiektuaren memoriaren aurrerapen bat idatzi dugu, irakasleek ebaluatu dezaten.

Plastikozko tapoiak

Laskorain Ikastola, 4A, Plastikozko tapoiak

TALDEKIDEAK: Unai Prieto, Adei Sagasti, Manex Huarte

1. ASTEA:

Lehenik eta behin, erreportaje bat egiten hasi gara, Tolosako egoera eta itsas hondakinen egoera azalduz eta aztertuz. Bestalde, poster bat egin dugu ikastolako paretetan eta herrian zehar ipintzeko. Posterraren azpian kaxak ipiniko ditugu horietan jendeak plastikozko tapoiak bota ditzan.

Posterra:

Eguzkilore birziklatze kanpaina

Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina

TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil

1. ASTEA:

Ikastetxeko lehen hezkuntzako zuzendariarekin hitz egin dugu gure proiektua egiteko nahia zabaltzeko. Berak LH 5eko irakasleekin hitz egin du eta gurekin kontaktuan jarri dira.

Guk, alde batetik, ikasleei etxera eramateko banatuko dizkiegin eskuorriak egin, inprimitu eta doblatu ditugu eta ikasleek proiektuan parte hartzeko beharko dituzte baimen orriak ere isatzi, inprimitu eta grapatu ditugu. Bestetik, berriz, ikasleekin erabiliko dugun power pointa prestatu dugu.

Ondoren, aurkezpenak egiten hasi gara, eta oraingoz, hiru geletan egin ditugu, bat falta zaigu. Aurkezpenetan, itsas hondakinen arazoa azaldu eta eskuorriak eta baimen orriak banatu ditugu. Oraingoz, haurrek nahiko erantzun ona izan dute

Eskuorria:

Kapuccinoak

Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak

TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo

1. ASTEA:

Lehenengo galdetegi bat zabaldu genuen irakasleen artean datuak biltzeko. Lortutako datuak aztertutakoan ateratako ondorioekin eta gelan landutako teoriarekin poster bat egin genuen Canva bidez sentsibilizazio kanpaina moduan.

Ondoren, ikastolako labea irekitzea lortu dugu, bertan zeramikazko katiluak egingo ditugu. Zeramika egiten duen irakasleekin ere hitz egin dugu, katiluak nola egin informatzeko.

Azkenik, buztina eta beharrezko material guztia erosi dugu, hurrengo astean katiluak egiten hasteko.

Posterra:

KaiWax

Laskorain Ikastola, 4A, KaiWax

TALDEKIDEAK: Hur Lakarra, Andoni Etxeberria, Jon Andueza, Haritz Urkiola

1. ASTEA:

Lehenik eta behin, proiektuaren nondik norakoak adostu ditugu taldekideen artean. Behin hori eginda web orrialde bat, instagram kontu bat (Kaiwaxeco2024) eta gmail bat (kaiwaxeco@gmail.com) sortu ditugu, gure proiektua zabaldu eta arrakasta izan dezan. Gainera, bide horietatik gurekin harremanetan jartzeko aukera izateaz gain, sortuko dugun parafina erosteko aukera dago.

Azkenik parafina egiteko materialak lortu ditugu eta gure lehen laginak sortu ditugu, zer hobetu behar dugun ikusteko. Horrekin konturatu gara, nahiz eta parafinak bere funtzioa ondo bete, bere usaina eta kolorea aldatu behar ditugula. Horregatik, orain material berrien bila gabiltza.