Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak
TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo
1. ASTEA:
Lehenengo galdetegi bat zabaldu genuen irakasleen artean datuak biltzeko. Lortutako datuak aztertutakoan ateratako ondorioekin eta gelan landutako teoriarekin poster bat egin genuen Canva bidez sentsibilizazio kanpaina moduan.
Ondoren, ikastolako labea irekitzea lortu dugu, bertan zeramikazko katiluak egingo ditugu. Zeramika egiten duen irakasleekin ere hitz egin dugu, katiluak nola egin informatzeko.
Azkenik, buztina eta beharrezko material guztia erosi dugu, hurrengo astean katiluak egiten hasteko.
Posterra: