Hezkuntza Proiektua

Hezkuntza proiektu honek fase ezberdinak ditu; lehenik eta behin irakasleek MATERreko lan taldeak emandako formakuntza fase batean parte hartzen dute, bertan unitatea garatzeko beharrezko metodologia eta baliabideak bereganatuko dituztelarik.

Ondoren eskolan, Unitate Didaktikoa bere kabuz aurrera eramaten dute, beti ere, MATERren etengabeko aholkularitza eta jarraipena izanez. Ikas-egoeraren garapenak, bi hilabete eta erdiko iraupena du eskolan hiru fase ezberdinetan antolatua dagoena; 1.Fasea: Arazoaren Ikerkuntza, 2.Fasea: Proiektuen Sorrera eta 3.Fasea: Proiektuen garapena. Gazteek garatzen dituzten proiektuak, tipologia anitzekoak izan daitezke gazteen interesak eta ahalmenak kontuan hartuz, beti ere itsas hondakinen arazoari tokian-tokiko irtenbideak proposatuz, murrizketa, berrerabilpena edota arazoaren zabalkuntza ardatzak erabiliz,  eta  azkenik, komunikazio plan bat garatuz proiektuak komunitatera iristeko. 

Ikasturte amaieran, parte hartzen duten zentro guztietan garatutako proiektuak kontuan hartuz, Proiektuen Txapelketa antolatzen dugu proiektu berritzaileenak sortu dituzten taldekideei MATER ontzian itsas espedizio batean parte hartzeko saria eskainiz. Proiektuen txapelketan Euskadi mailako, itsas hondakinen ikerketan, proiektu berritzaileen sorreran eta garapenean eta hezkuntza berrikuntza arloan diharduten epaimahai interdisziplinar batek parte hartzen du ikasturteko 100 proiektu baino gehiagoren baloratuz.

Ondoren hezkuntza proiektuaren poster zientifikoa: