Sarrera

Ongi etorriak ITSAS HONDAKINEN ERRONKA hezkuntza proiektuaren web-orrira!

Proiektuaren izena ITSAS HONDAKINEN ERRONKA: “Gazteak aldaketaren protagonistak” da,  bigarren hezkuntzako 3.DBHtik gorako gazteei zuzendua dagoena, Itsas Gela elkarteak, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren bidez sortu duena.

Nondik jaio da proiektu hau?

MATER ingurumen-hezkuntza zentro berritzaile eta aitzindaria da. Desegitetik salbatutako azken egurrezko euskal atun-ontzia, itsas ingurunea ezagutu, maitatu eta kontserbatzeko ontzi museo ekoaktibo bihurtua. MATERreko lan taldeak itsas hondakinen gaian formakuntza eta esperientzia luzea du, herritar zientzia, dibulgazioa eta formakuntza ardatz duten hainbat proiektu garatuz. (www.mater.eus). 

2018an, MATER ontziaren bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako “ITSAS HONDAKINEN ERRONKA: Gazteak aldaketaren protagonistak” hezkuntza proiektua jaio zen. Gazteak ahaldundu nahi dituen proiektu honen helburu nagusia, beraiek sortutako eta diseinatutako proiektuak aurrera eramatea da, hondakinen murrizketan eta prebentzioan protagonistak bihurtuz eta ingurumenaren zaintzan inplikatuz.

Unitatearen sorrerak eta diseinuak bi urteko iraupena izan zuen eta erakunde eta pertsona ezberdinen elkarlanaren fruitua da: MATEReko lan taldea, eskoletako irakasleak, Agenda 21,berritzegunea, etab. 2017-18 eta 2018-19 ikasturtetan hezkuntza proiektu honen lehen eta bigarren fase pilotuak burutu zen lau eskoletan hurrengo ikasturteetarako erreplikagarritasuna eta estandarizazioa bilatuz. 2019-2020 ikasturtetik aurrera, ITSAS HONDAKINEN ERRONKA unitate didaktikoa, MATERren hezkuntza programaren barruan eskaintzen da eta honetan interesatua dagoen zentroak kontratatu behar du.