Laskorain Ikastola
Ekogarbi, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola
Muxu goxoak, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola
Goxolariak, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola
Bizi birziklatzen, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola
Xaboi naturalak, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola
Cashtore Tolosarrak, amaiera bideoa
Laskorain Ikastola
Eskuak buztinetan
Laskorain Ikastola, 4B, “Eskuak buztinetan” taldea
TALDEKIDEAK: Araitz de Miguel, Uxue Maiza, Eunate Gastesi eta Izar Elduaien.
3. ASTEA:
Azkeneko astean, alde batetik, buztinezko katiluak guztiz lehortzea lortu dugu, eta beraz, asteazkenean umeekin berriz elkartu, eta margotu egin genituen. Beste aldetik, gure proiektuaren berri emateko lan handia egin dugu: ikastolan zehar eransteko posterrak diseinatu ditugu baita jangelakoei gure proiektua aurkezteko triptiko bat ere (noski, gu arduratuko gara bertan jarriko duenaz).

Puntzatuz murriztu
Laskorain Ikastola, 4B, “Eiou” taldea
TALDEKIDEAK: Uxue Goikoetxeaundia, Ane Elola eta Mari Allue.
3. ASTEA
Aste honetan tailerra gauzatu dugu, oso ondo joan da eta ikasleek asko gozatu dute zorroak egiten. Tailerraren argazkiak ateratzen aritu gara eta amaierako txostena idazten hasi gara.
Tailerrean erabili dugun bideo tutoriala: https://drive.google.com/file/d/1imadG_D7GxkEHqgTlTJw5mk6DjxWMShP/view?usp=sharing
Bizi berriz
Laskorain Ikastola, 4B, “Bizi berriz” taldea
TALDEKIDEAK: Ane Mendizabal Anton, Maddi Jauregi Zubillaga, Mara De Miguel Urrestarazu eta Maren Lasa Sukia
3. ASTEA:
Aste hasieran dena zehaztu eta LH5eko irakasleekin hitz egin genuen trukea Maiatzak 29 ostirala egiteko. Iada, gaur burutu dugu gure proiektua, goizeko 3 ordu pasa ditugu honetan, hasieran ikastolako aretoa prestatu dugu arropa kokatzeko, gero ikasleen arropak bildu ditugu eta mahaietan kokatu. Jarraitzeko ikasleak etorri dira aretora eta dibulgazio txarla txiki bat eman diegu, jarraian trukea egin dugu eta gero musikarekin desfilea egiten saiatu gara.
