Jogurt poteak. Amaiera bideoa
Ur garbia. Amaiera bideoa
Bizi gaitezen libre-Tolosaneamendua. Amaiera bideoa
Plastikozko poltsak. Amaiera bideoa
Jogurt poteak
Laskorain ikastola, 4C
TALDEKIDEAK
- Katixa Xil
- Olaia Iturrioz
- Irati Nogales
- Aiora Perez
- ASTEA→ 2023ko ekainaren 8a, Osteguna
- Azkenean, gure proiektuan hainbat egokitzapen egin behar izan ditugu, proiektuari begira. Izan ere, espero baina denbora gutxiago izan dugu proiektua aurrera eramateko.
- Batetik, web-gunea egitea erabaki genuen, eta ideia hori aurrera eramateko aukera izan dugunez, gure PLASTIKO GABE TXIKITATIK webgunea eraiki dugu.
WEBGUNEA ERAIKITZEN >>>>>>>
- Bestetik, hasiera batean, jogurt poteekin eskulanak burutzea zen gure ideia, baina denborari begira eragozpen batzuk izan ditugunez, kontzientziatzeko hitzaldia askoz ere jende gehiagori eskeintzea erabaki dugu, eskulanak alde batera utziz. Gainera, hori gutxi balitz, ikastolari bertako web-orrian gure web-gunea argitalatzea eskatuko diogu. Hala, hitzaldia emandiegun ummez gain, jende gehiago kontientziatzea lortuko dugu. Horretarako lehen pausoa irakasleekin hitz egitea eta klase bat eskatzea da.
- Behin irakasleekin hitz eginda, datorren astelehen goizean, 9:00-11:00 bitartean, hitzaldiak emango dizkiegu LH3koei, 9 urteko umeei. Bertan, dugun arazoa apur bat azalduko diegu eta egoera zein larria den adierazi. Horrez gain, joku batzuk ere prestatu ditugu beraiekin egiteko. Hala, aurkezpena, apur bat dinamikoagoa izatea lortuko dugu eta beraien parte hartzea areagotzea.
Ur garbia
Laskorain ikastola, 4C
Blog honetan astero egiten diren aurrerapenak aurkeztuko ditugu.
https://urgarbiaproiektua.blogspot.com/2023/05/ur-garbia-proiektua.html
Bizi gaitezen libre_Tolosaneamendua
Laskorain ikastola, 4C
TALDEKIDEAK: Jone Zubizarreta, Inge Iturbe, Eneko Iruiñ eta Maier Olano
Maiatzak 25
- Posterra sortzen hasi gara (Canvan).
- Informazio guztia bertan biltzen saiatu gara.
- GALDETEGIAREKIN jarraitu eta bukatu dugu.
Ekainak 6
- Posterra bukatu dugu (Canvan).
- Bideorako gidoia idazten hasi gara.
Ekainak 7
- Bideorako gidoia bukatu dugu
- Txostenerako testua egin dugu
- 30 segunduko gidoia egin dugu
Ekainak 8
- 30 segunduko bideoa egin dugu
- Bakoitzak esan beharrekoa ahoz grabatu dugu gero bideoa osatzeko
Proiektu hau burutzen maiatzaren 25ean hasi ginen. Egun hartan, Tolosan zehar pegatzeko posterra sortzen hasi ginen, Canva izeneko plataforman. Beharrezko informazio guztia bildu genuen dokumentu txuri batean, gero bertatik ezinbestekoa zen informazioa hartzeko. Gainera, egun berdinean, galdetegia egiten hasi eta bukatu genuen. Ekainaren 6an jarraitu genuen proiektu honekin. Maiatzean hasitako posterra bukatzea lortu genuen eta baita bideorako gidoia egiten hastea ere, poliki poliki. Bideo hau sortzen hasi ginen ikastolan zehar zabaltzeko eta baita enpresa ezberdinei bidaltzeko helburuarekin. Hurrengo egunean ere lanketarekin jarraitu genuen. Oso gustora aritu gara proiektu guztian zehar, bideoak editatzea eta sortzea gure pasio handienetako bat baita. Bideorako gidoi guztia bukatzea lortu genuen egun hartan, baita txostenerako testua egin ere. Irakasleak bideo motz bat egitea eskatu zigun, hain zuzen ere, 30 segunduko bideo bat. Gidoi labur baina informagarri bat sortu genuen bertarako. Azkenik, gaur, ekainaren 8an, beste 30 segunduko bideoa egiteko gai izan gara, gure lanketaren pausu guztiak gutxi gorabehera azalduz. Bestalde, bakoitzak esan beharreko zatia ahoz grabatu dugu gero bideoan gure ahotsak entzun daitezen. Orain, bideorako bilduta ditugun argazkiak txertatzea besterik ez zaigu falta. Baita posterrak Tolosan zehar pegatu eta gure galdetegia LH eta DBH-koei bidali ere.
Plastikozko poltsen arazoa
Laskorain ikastola, 4C.
TALDEKIDEAK
- Anne Gomara Arrizabalaga
- Leire Prados Del Campo
- Maddi Zubeldia Sasiain
- Martina Auzmendi Gurrutxaga
- Haizea Mozo Sudupe
Aste honetan berriz ere ideiak garbitu, eta artikulua idazten hasi gara. Informazioa bilatzen aritu gara, artikulua egin al izateko. Ordu batzuk behar izan ditugu, baina artikulua azkenik bukatu dugu. Ondoren, gure herriko bi egunkariekin, Berria eta Ataria egunkariekin hain zuzen, harremanetan jarri gara. Atariak, gure artikulua argitaratuko dutela adierazi digu. Bestalde, Berria egunkariaren erantzunaren zain gaude.
Tetrabriketatik-edalontzi azpikoetara
Laskorain ikastola, 4C. TEA (tetrabriketatik edalontzi-azpikoetara) taldea
ASTE HONETAN EGINDAKOA: Hasteko proiektuaren komunikaziorako posterrak egin ditugu. Honetaz gain, tetrabrikekin zer egingo dugun ere erabaki dugu. Tetrabrikak tabernetan jaso ondoren kontzientziazio itzaldi bat emango diegu hurrengo urtean ingurumen zientziak hautatu duten ikasleei. Hurrengo urtera begira ideia bat eman nahi diegu dugun egoera txarra hobetzeko. Gure ideia tetrabrikei bigarren bizitza bat ematea da lorontziak sortuz. Itzaldi horretan, itsasoa zer nolako egoeran dagoen azalduko diegu, zergatik den garrantzitsua proiektu hau gauzatzea eta baita hondakin gutxi sortzea edo berrerabiltzea ezinbestekoa dela ikustarazi nahi diegu. Horretarako guk egindako lorontzi bat erakutsiko diegu eta gainerako tetrabrikak emango dizkiegu hurrengo urtean erabili ditzaten. Itzaldia ikasleei inpaktatzeko helburuarekin egingo dugu eta horretarako beste ikasle bolondres batzuk mozorrotuko ditugu plastikoz edo tetrabrikez inguratuz hiltzeko zorian daudela erakustaraziz. Uste dugu horrela ikasleek begiak irekiko dituztela eta hurrengo urtean tetrabrikei bigarren bizitza bat emateko gogotsu egongo direla. Honekin batera tapekin edalontzi-azpikoak egingo ditugu tabernariak erabili ditzaten. Bestalde, posterrak inprimatu eta kalean jarri ditugu, honela gure komunikazioa zabalduko dugu. Amaitzeko edalontzi-azpikoetan jartzeko taldearen logoa ere sortu dugu.
LOGOA (edalontzi-azpikoetan jarriko ditugu) : POSTERRA: POSTERRA KALEAN:
T.E.A.: Tetrabriketatik Edalontzi-Azpikoetara
TAPEKIN EGINGO DITUGUN EDALONTZI-AZPIKOAK:
TETRABRIKEKIN EGINGO DITUGUN LORONTZIAK IKASLEEI ERAKUSTEKO (adibide moduan):