Tetrabriketatik-edalontzi azpikoetara

Laskorain ikastola, 4C. TEA (tetrabriketatik edalontzi-azpikoetara) taldea

ASTE HONETAN EGINDAKOA: Hasteko proiektuaren komunikaziorako posterrak egin ditugu. Honetaz gain, tetrabrikekin zer egingo dugun ere erabaki dugu. Tetrabrikak tabernetan jaso ondoren kontzientziazio itzaldi bat emango diegu hurrengo urtean ingurumen zientziak hautatu duten ikasleei. Hurrengo urtera begira ideia bat eman nahi diegu dugun egoera txarra hobetzeko. Gure ideia tetrabrikei bigarren bizitza bat ematea da lorontziak sortuz. Itzaldi horretan, itsasoa zer nolako egoeran dagoen azalduko diegu, zergatik den garrantzitsua proiektu hau gauzatzea eta baita hondakin gutxi sortzea edo berrerabiltzea ezinbestekoa dela ikustarazi nahi diegu. Horretarako guk egindako lorontzi bat erakutsiko diegu eta gainerako tetrabrikak emango dizkiegu hurrengo urtean erabili ditzaten. Itzaldia ikasleei inpaktatzeko helburuarekin egingo dugu eta horretarako beste ikasle bolondres batzuk mozorrotuko ditugu plastikoz edo tetrabrikez inguratuz hiltzeko zorian daudela erakustaraziz. Uste dugu horrela ikasleek begiak irekiko dituztela eta hurrengo urtean tetrabrikei bigarren bizitza bat emateko gogotsu egongo direla. Honekin batera tapekin edalontzi-azpikoak egingo ditugu tabernariak erabili ditzaten. Bestalde, posterrak inprimatu eta kalean jarri ditugu, honela gure komunikazioa zabalduko dugu. Amaitzeko edalontzi-azpikoetan jartzeko taldearen logoa ere sortu dugu.

LOGOA (edalontzi-azpikoetan jarriko ditugu) :   POSTERRA:   POSTERRA KALEAN:

T.E.A.: Tetrabriketatik Edalontzi-Azpikoetara

TAPEKIN EGINGO DITUGUN EDALONTZI-AZPIKOAK:

TETRABRIKEKIN EGINGO DITUGUN LORONTZIAK IKASLEEI ERAKUSTEKO (adibide moduan):