Laskorain ikastola, 4C
TALDEKIDEAK: Jone Zubizarreta, Inge Iturbe, Eneko IruiƱ eta Maier Olano
Maiatzak 25
- Posterra sortzen hasi gara (Canvan).
- Informazio guztia bertan biltzen saiatu gara.
- GALDETEGIAREKIN jarraitu eta bukatu dugu.
Ekainak 6
- Posterra bukatu dugu (Canvan).
- Bideorako gidoia idazten hasi gara.
Ekainak 7
- Bideorako gidoia bukatu dugu
- Txostenerako testua egin dugu
- 30 segunduko gidoia egin dugu
Ekainak 8
- 30 segunduko bideoa egin dugu
- Bakoitzak esan beharrekoa ahoz grabatu dugu gero bideoa osatzeko
Proiektu hau burutzen maiatzaren 25ean hasi ginen. Egun hartan, Tolosan zehar pegatzeko posterra sortzen hasi ginen, Canva izeneko plataforman. Beharrezko informazio guztia bildu genuen dokumentu txuri batean, gero bertatik ezinbestekoa zen informazioa hartzeko. Gainera, egun berdinean, galdetegia egiten hasi eta bukatu genuen. Ekainaren 6an jarraitu genuen proiektu honekin. Maiatzean hasitako posterra bukatzea lortu genuen eta baita bideorako gidoia egiten hastea ere, poliki poliki. Bideo hau sortzen hasi ginen ikastolan zehar zabaltzeko eta baita enpresa ezberdinei bidaltzeko helburuarekin. Hurrengo egunean ere lanketarekin jarraitu genuen. Oso gustora aritu gara proiektu guztian zehar, bideoak editatzea eta sortzea gure pasio handienetako bat baita. Bideorako gidoi guztia bukatzea lortu genuen egun hartan, baita txostenerako testua egin ere. Irakasleak bideo motz bat egitea eskatu zigun, hain zuzen ere, 30 segunduko bideo bat. Gidoi labur baina informagarri bat sortu genuen bertarako. Azkenik, gaur, ekainaren 8an, beste 30 segunduko bideoa egiteko gai izan gara, gure lanketaren pausu guztiak gutxi gorabehera azalduz. Bestalde, bakoitzak esan beharreko zatia ahoz grabatu dugu gero bideoan gure ahotsak entzun daitezen. Orain, bideorako bilduta ditugun argazkiak txertatzea besterik ez zaigu falta. Baita posterrak Tolosan zehar pegatu eta gure galdetegia LH eta DBH-koei bidali ere.