Kapuccinoak

Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak

TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo

2. ASTEA:

Astelehenean gure katiluen prozesua hasi genuen. Youtube-ko tutorial baten bidez, eskuzko katiluak nola egiten ziren ikasi genuen. Lauon artean lau katilu egin genituen.

Asteazkenean berriro igo ginen ganbarara, eta beste lau katilu egitea lortu genuen, oraingoan hobeak.

Atzo, osteguna, goizean bakoitzak beste katilu bat egin dugu. Horrez gain, arratsaldeko bi orduetan tailer ireki bat antolatu dugu; alde batetik, nahi duten ikasleek katiluak egiten parte har dezaten; eta, beste alde batetik, itsas hondakinen murrizketaren kontzientziazioa gehiago zabal dezagun. Aurrez gonbidapen bat bidali genien ikasleei tailerrean parte hartzeko. Azkenik, proiektuaren memoriaren aurrerapen bat idatzi dugu, irakasleek ebaluatu dezaten.