ARANTZAZUKO AMA BHI, 3A, JUNKPLASTIK TALDEA
Esne tetrabrikak posabaso batean bihurtzea da helburua, ondoren gure inguruko tabernetan erabiliz herritarrengana hondakinen arazoari buruzko mezuak zabalduz . Hasteko gure kolaboratzaileekin harremanetan jarri ginen. Alde batetik Astigarragako eta Martuteneko tabernekin, eta bestetik kultur etxea, Astigarragako herri eskola eta Arantzazuko amako zuzendaritzekin. Izan ere tetrabrikak jasotzeko puntuak bertan jarri nahi genituelako. Tabernariekin pertsonalki bildu ginen eta besteei gutun bat bidali genien gure proiektua azalduz. Esne tetrabrikak jaso ahal izateko kartela eta kutxak ere prestatu ditugu, eta baita posabasoetan jarriko ditugun mezuak ere.
Parte hartuko duten tabernak:
- Loretoki
- Txalupa
- Alai
- Beti goxo
- Bukoi
- Kaizoku
Ikastolatik eta zuzendaritzatik ikasleei tetrabrika eskatu zietela esan ziguten baina aurkezpentxo bat egiteko ere, eta hauxe egin dugu:
Pentsatu ditugun eta jarriko ditugun esaldiak ondorengoak dira:
- Gure herria eta auzoa maite badituzu, gutxiago kontsumitu.
- Zuentzat, guretzat eta etorriko diren guztientzat… hondakinak murriztu.
- Ba al zenekien tetrabrikak oso zailak direla birziklatzen? Beste alternatibak ere badaude.
- Erabilera bakarreko plastikoak sahiestu.
- Murrizten ez baduzu bererabili, baina egin zerbait!
- Erabilera bakarreko objetuen alternatibak ere badaude.
Datorren astean ekingo diogu jasoketari, eta hauek dira erabili ditugun kartelak: (Batzuk bilketa puntuetan bakarrik jartzeko, eta beste batzuk auzotik eta Astigarragatik jartzeko):