EKOTIPEX 1. SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3B EKOTIPEX

ARANTZAZUKO AMA BHI, DBH 3B

EKOTIPEX TALDEA

Taldekideak: Aetz Goya, Janire Perez, Izaro Muñoz  eta Enara Pascual

Lehenengo  astean zehar, proiektua egiteko pausuak idatzi genituen eta taldearen logoa egin genuen. Eskoletan sortzen den hondakinetako bat tipexa dela ikusirik, eta horrek zabortegi batean, edo okerrago beste tokiren batean bukatuko duela ikusirik eskolan tipexaren erabilera murrizteko proiektu bat egingo dugu.

Aurreikusitako pausuak:

  • Lehenengo, gelaz gela zenbat tipex erabiltzen duten galdetzera joan.
  • Gero, ateratako datuekin infografia bat eta grafikoak egingo ditugu.
  • Baita ere, “azalpen orri” bat prestatu eta zuzendaritzarekin hitz egin. 
  • Zuzendaritzan proiektua azaldu eta erronka bat proposatu.

Bukatzeko, gelaz gela “azalpen orria” azaltzen eta erronka proposatzen joango gara. Eta beste ikatetxetara informazioa zabalduko dugu haien eskoletan ere beharrezkoa bada aplikatzeko. 

Bigarren astean esan bezala gelaz-gela joan eta galdeketaren ondoren, jasotako datuekin infografia bat egin genuen.

3. astean grafikoa egin eta zuzendaritzarekin bilera bat hitzartu genuen. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude