ARANTZAZUKO AMA BHI 3A THE MANAH PLASTIC
Proiektuaren zereginak idatzi ondoren lehenego astean zehar Astigarragako Herri Eskolako Maria Herradorrekin harremanetan jarri ginen. Mariarekin hitzaldia 4.mailakoei egitea adostu genuen haiek uraren gaia landu dutelako. Egunak eta datak ere adostu genituen berarekin. 7 eta 10 ean egingo ditugu hitzaldiak 4. mailako 3 geletan 14:30-16:30.
Materrekoekin ere jarri gara harremanetan poliespama lortzeko, berziklatzen ez den horietako bat denez, eskulanetako bat hori izatea erabaki dugu eta.:
Hitzaldia prestatzen eta eskulanak pentsatzen ere hasi gara. Power point bat eta oraingoz eskulanak ondorengoak:
ESKULANAK
1- PLASTIKOZKO BOTILEKIN JOLASA:
Materiala:
-Plastikozko botila handiak.
-Artilea.
-Apaintzeko gometxak, errotulagailuak…
2- TRES EN RAIA:
Materiala:
-Poliespana.
-Errotulagailuak.
-Plastikozko botilen tapak.
3- PLASTIKOZKO LAPIZEROA:
Materiala:
-Platikozko botila bat.
-Apaintzeko errotulagailuak, koloretako zeloa, gometxak…
Material guztia etxetik edota eskolatik lortuko dugu poliespana izan ezik Materrekoei eskatu diegu eeta bila joango gara.
2. astean hitzaldia prestatzen jarraitu dugu. Plastikozko eskulanak egiten hasi gara ondoren haiei eredu gisa erakusteko.
Poliespam zakua hartu genuenekoa:
Eskulanak prestatzen:
Maria Herradorrekin hitz egin dugu ere. Azkenean LH3-koei egingo diegu hitzaldia, aurten LH4ean daudenei lehengo urtean egin zietelako eta ez errepikatzeko. Egunak azkenean atzeratu egin ditugu ere martxoaren 14 eta 17ra.