BIWI 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3.A BIWI

Guk hondartzan jasotako mikroplastikoekin bitxiak egitea pentsatu genuen. Horretarako galdetuz eta ikertuz ibili gara, eta jakin dugu tabakaleran plastikoarekin gauzak egiteko aukera badagoela jakin dugu. Mazedonia elkartekoekin harremanetan jarri ginen eta asteazken batean beraien tresneria eta aukerak ezagutzera joan ginen. Mikroplastikoak gehitu daitezke baina lehengai modura plastiko motaren bat erabili beharko genukeela esan ziguten, beraz haiek han duten moduan Astigarraga eta Martuteneko hainbat tokitan plastikozko tapak jasotzeko kartelak eta kutxak jarri genituen, ondoren plastiko motaren arabera sailkatzeko. Bitartean salgai jarriko genituela erabaki eta lortutako diruarekin zer egin pentsatzen hasi ginen, itsasoaren laguntza eta babesean lan egiten duen inguruko elkarte bati eman nahi genion dirua eta Materrekoei galdetu ondoren ambar elkarteari laguntza ematea adostu genuen.

Kartelak tapoi bilketena:

Diseinuak egiten hasi ginen eta hurrengo asteazkenerako mikroplastikoak izateko hondartzara joan ginen haien bila. Gure logoa ere erabaki genuen. 

LOGOA:

Oraingoz egindako diseinu batzuk: 

LEPOKOA ARRAINA:

Luzeera: 2cm / Zabalera: 1cm                        

BELARRITAKOA ARRAINA:

Luzeera: 1cm / Zabalera: 0,5cm

LEPOKOA IZARRA:

Luzeera: 2cm / Zabalera: 2cm

BELARRITAKOA IZARRA:

Luzeera: 0,5cm / Zabalera: 0,5cm

LEPOKOA IZURDEA:

Luzeera: 2cm / Zabalera: 2cm

BELARRITAKOA IZURDEA:

Luzeera: 0,8cm / Zabalera: 0,5cm

Mikroplastikoak jasotzen: 

Tapoiak hartu eta hondartzako mikroplastikoekin batera, tabakalerara joan ginen, baina egun horretan arduradunak berandu xamar agertu ziren, eta ezin izan genuen nahi genuen guztia egin. Halere tapak plastiko motaren arabera sailkatu eta bertan duten makinarekin txikitzen hasi ginen. 

Hurrengo astean ere ezin ziren geratu, eta sailkatze eta txikitze lanekin jarraitu genuen. Kolore konposizioak egiten ere. 

Agian deialdi bat egingo dugu mikroplastiko gehiago biltzeko eta jendea kontzientziatzeko. Web bat ere egiten hasi gara. Egiten ari garen pausu guztien argazkiak ateratzen ari gara, bitxiak saltzeaz gain prozesua ezagutarazteko. Ezin dugu guk nahi adina aurreratu gauza asko tabakaleran egin behar ditugulako, hango arduradunak daudenean eta hori asteazken arratsaldetan da soilik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude