EKOBOK´N´ROLA 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3.A ALBATROS TEAM

Patioan sortzen den zaborra gutxitzeko asmoz hamaiketakoa ekartzeko bilgarriak egiteko tailer bat egitea pentsatu genuen. Hasiera batean Martuteneko Gaztelekuan egiteko asmoa genuen, baina josteko makina ugari eta laguntza asko beharko genuke, beraz proiektua pixka bat aldatzea erabaki genuen. 

Tailerra egin beharrean LHko geletara joango gara kahoot bat egitera, eta irabazleari bok´n´rola emango diogu. Web orri bat prestatzen hasi gera nun tutorial bat eta bestelako informazioa ere egongo den.  https://boc-n-rolll.jimdosite.com

Tutorial batzuk ikusten aritu gara eta Bok’n’rollak egiten asi gara. Gure taldeko Markelean amak, probazko bat egin du eta oso ondo gelditu da. Gure eskuorriaren pausoak jarraitu ditu eta `primeran geratu zaio. Egia esan jostuna da, eta agian laguntza eskatu beharko diogu. Oraingoz bakoitzak bere etxean bat egingo du. 

LH-ko zuzendaritzarekin hitzegin dugu eta aurkezpena martxoaren 29an egingo dugula adostu dugu. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude