THE PLASTIC MANAH 2.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3A THE PLASTIC MANAH 

TALDEKIDEAK: Harri, Aimar Gutierrez, Ariane, Maddi eta Nora.

Aste honetan hitzaldiak ematera joan gara Astigarragako Herri Eskolara LH3-ko ikasleengana. Asteartea 14, LH3Bri eta LH3Cri eman genion hitzaldia. LH3Bri 14:30etatik 15:30etara eta LH3Cri 15:30etatik 16:30etara. Ostiralean 17, LH3Ari eman genion hitzaldia 15:30etatik 16:30etara. 

Hitzaldia eman genien, kahoot-a egin ikasitakoa egiaztatzeko eta eskulanak egin genituen plastikoa berrerabiliz.

  • LH3A= Ostirala eta azken ordua izanda, okerrago joatea espero genuen. Oso ondo portatu ziren eta hitzaldia ematen egon ginen denbora guztian adi eta txintxo egon ziren. Hitzaldia eman genuen bitartean parte hartu zuten, galderak egin zizkiguten. Amaitutakoan, galdera sortako galdera gehienak asmatu zituzten beraz, adi egon ziren. 
  • LH3B= Gelan sartu orduko, interesa zutela ikusi zitekeen, nor ginen eta zertara gentozen galdezka hasi ziren. Hitzaldian adi eta txintxo egon ziren eta galderak egin zizkiguten. Galdera sorta ondo erantzun zuten eta eskulanak egiterakoan gogo handia zutela ikusi genuen. 
  • LH3C= Hitzaldia ematen ari ginen bitartean, platikozko botilak ez erabiltzea aipatu genuen eta bertan zegoen ume batek plastikozko botila zuela ikusi zuenean ezkutatu egin zuen guk ezer esan aurretik plastikozko botilak erabiltzea ez zela aukera egokiena jakin zuelako. Bestalde, hitzaldia ematen genuen bitartean adi egon ziren eta hori galdera sorta egiterako orduan frogatu genuen. Eskulanak egiterako orduan ere gogotsu aritu ziren. 

Itxaso Isasi LH3B-ko tutorearekin harremanetan jarri ginen argazkiak lortzeko. Esan zigun zuzendaritzari galdetuko ziola ea guri argazkiak bidaltzeko baimena zuen. Egun batzuk beranduago gmailez hau idatzi zigun: 

Utzi erantzuna