Laskorain Ikastola, 4B, “Konektatzen” taldea
TALDEKIDEAK: Beñat Argote, Lizar Perea, Koikili Perea eta Jon Arana.
3. ASTEA:
Proiektuaren memoria betetzen hasi gara, aurkezpena bukatuta dago.

Gazteak Aldaketaren Protagonistak
Laskorain Ikastola, 4B, “Konektatzen” taldea
TALDEKIDEAK: Beñat Argote, Lizar Perea, Koikili Perea eta Jon Arana.
3. ASTEA:
Proiektuaren memoria betetzen hasi gara, aurkezpena bukatuta dago.
Laskorain Ikastola, 4B, “MIJI” taldea
TALDEKIDEAK: Maddi Altolagirre, June Carrera, Inge Arin eta Irene Mancisidor.
3. ASTEA:
Azken aste honetan iragarpen kartelak ikastolatik banatu ditugu, gure proiektua jende gehiagora irits dadin. Gainera, ikastolaren leihoan proiektuaren berri jarriko dugunez (ikastolaz kanpoko eragileak inplikatu daitezen), bertarako testua ere prestatu dugu. Horretaz gain, froga baterako beharrezko txartelak inprimatu dizkigu irakasleak eta mozten aritu gara, materialak prestatzen, alegia. Irakasleei klasekideen zerrenda eskatu ondoren, taldeak osatu ditugu eta lehen frogarako beharrezko materiala antolatu dugu. Komunikaziorako, instagrameko kontu bat irekitzea erabaki dugu eta perfil bat sortu dugu proiektuaren aurrepenen berri emateko. Hurrengo egunetan zehar, bertan edukiak argitaratuko ditugu. Garaziren aholkua jarraituz, Tolosako Topagunera bidali dugu gure iragarpen kartela eragile gehiago inplikatzeko. Ekintza egin ondoren ikasleen feedbacka jasotzeko galdetegi bat osatu dugu. Amaitzeko, hirugarren frogarako galderak prestatu ditugu.
Instagrameko kontua: _plaskonkis_
Ikastolako leihoa: Ikastolako leihoa (berria publikatzean aktualizatuko dugu esteka)
Laskorain Ikastola, 4B, “Zabor” taldea.
TALDEKIDEAK: Beñat Ortega Morales, Beñat Zunzunegi Sagredo eta Aiert Gorostiaga Lasa.
3. ASTEA:
Azken aste hauetan, lehenik kartelak egin genituen canva aplikazioa erabiliz. Ondoren hauek inprimitu, eta gure ikastolan eta herrian zehar itsatsi ditugu mundu guztiak gure proiektuaren berri izan dezan. Hortaz gain, zaborrontziaren estruktura egiten amaitu dugu eta plastikozko botilak txertatzen hasi gara.


Laskorain Ikastola
TALDEKIDEAK: Enara Sainz, Jule Izagirre, Lide Goikoetxea, June Alcalde
3. ASTEA:
Kamisetak jaso ondoren mozten hasi gara eta etxara eraman ditugu moztutako tela zatiak moztu ahal izateko. Horretaz gaiz, gure proiektua zabaltzeko instagrameko kontu bat egin dugu.
Laskorain Ikatola
TALDEKIDEAK: Xabat Urkiola, Meijun Yin, Ekain Otazua, Alai Ugalde, Andu Aranburu eta Oier Sarasola
3. ASTEA:
Xaboiontziak amaitu ditugu, zuloak eginez, eta aldeak lijatuz, etab.
Laskorain Ikastola
TALDEKIDEAK: June Udabe, Zuhara Etxeberria, Naroa Del Rio, Lore Andoño eta Aitana Zurutuza
3. ASTEA:
Lehen tailerra egin dugu DBH1-eko ikasleekin eta jende asko etorri da. Bertan, desodorante naturalak nola egin ikasi zuten eta beraien desodorante propioa etxera eraman ahal izan zuten. Erabili genituen materialak hauek dira: maizena, bikarbonatoa, koko olioa, usaina, kutxarak, kristalezko basoak, eta bakoitzak bere kristalezko potea.
Laskorain Ikastola
TALDEKIDEAK: Lierni Tobes, June Gonzalez, Kamile Mendizabal eta Julene Alonso
3. ASTEA:
Eskuorriaren lehen bozetoa inprimitu eta zuzendu dugu. Formak arazoak ematen zizkigun. Bigarren bozetoa inprimitzerakoan ikusi dugu hau ondo doblatzen zela eta zuzen zegoela beraz behar adina inprimitu ditugu diskoekin batera eman ahal izateko. Eskuorri guztiak moztu eta doblatu ditugu.
Laskorain Ikastola
TALDEKIDEAK: Omara Zeberio, Uxue Ormazabal, Ane Ariznabarreta eta Iratxe Zubeltzu
3. ASTEA:
Produktua egiteko bideo-tutoriala sortu eta gure sare-sozialetara igotzeaz gain, esku-orriak eta informazio txartelak sortu ditugu. Gainera, ezpainetako muestra gehiago sortu ditugu. Horiek Tolosako Maite kosmetika dendan jarri ditugu opari gisa.
Horrez gain, sare sozialetara zeinbait eduki igo dugu: txarteltxoa eta tutoriala. @mxgoxoak.
Laskorain Ikastola
TALDEKIDEAK: Naroa Romero eta Enara Arrue
3. ASTEA:
Posterrari azken aldeketak egiteaz gain, poltsak jostel jarraitu dugu.
Laskorain Ikatola
TALDEKIDEAK: Bidatz Goenaga, Izaro Elola, Ekiñe Saralegi, Maddi Saizar eta Libe Gahona
3. ASTEA:
Taberna eta kafetegietara joan gara gure proiektua aurkeztera.
Bestalde, xaboi gehiago egin ditugu, horiei kalendula belarra eta arbol de te esentzia jarri diegu. Jende gehiagok gure proiektuaren berri izateko eusku orriak sortu ditugu. Tabernatara itzuli gara gure produktua ematera eta frogan jartzeko.