Laskorain Ikastola, 4B, “MIJI” taldea
TALDEKIDEAK: Maddi Altolagirre, June Carrera, Inge Arin eta Irene Mancisidor.
3. ASTEA:
Azken aste honetan iragarpen kartelak ikastolatik banatu ditugu, gure proiektua jende gehiagora irits dadin. Gainera, ikastolaren leihoan proiektuaren berri jarriko dugunez (ikastolaz kanpoko eragileak inplikatu daitezen), bertarako testua ere prestatu dugu. Horretaz gain, froga baterako beharrezko txartelak inprimatu dizkigu irakasleak eta mozten aritu gara, materialak prestatzen, alegia. Irakasleei klasekideen zerrenda eskatu ondoren, taldeak osatu ditugu eta lehen frogarako beharrezko materiala antolatu dugu. Komunikaziorako, instagrameko kontu bat irekitzea erabaki dugu eta perfil bat sortu dugu proiektuaren aurrepenen berri emateko. Hurrengo egunetan zehar, bertan edukiak argitaratuko ditugu. Garaziren aholkua jarraituz, Tolosako Topagunera bidali dugu gure iragarpen kartela eragile gehiago inplikatzeko. Ekintza egin ondoren ikasleen feedbacka jasotzeko galdetegi bat osatu dugu. Amaitzeko, hirugarren frogarako galderak prestatu ditugu.
Instagrameko kontua: _plaskonkis_
Ikastolako leihoa: Ikastolako leihoa (berria publikatzean aktualizatuko dugu esteka)
