TALDEKIDEAK: Omara Zeberio, Uxue Ormazabal, Ane Ariznabarreta eta Iratxe Zubeltzu
2. ASTEA:
Alde batetik, Instagramera igo dugun tutoriala grabatzen hasi gara. Bestetik, berriz, eskuorriak, txarteltxoak eta eranskailuak sortu eta inprimatu ditugu.
TALDEKIDEAK: June Udabe, Zuhara Etxeberria, Naroa Del Rio, Lore Andoño eta Aitana Zurutuza
2. ASTEA:
DBH 1, 2 eta 3 kutsoetara joan gara eta gure tailerraren berri eman dugu, beraiek tailerrera gonbidatuz. Bestalde, kartelak eta esku orriak bukatu ditugu eta kartelak geletan utzi ditugu, baita zerrenda egiteko orri zuriak ere.
Laskorain Ikastola, 4B, “Eskuak buztinetan” taldea
TALDEKIDEAK: Araitz de Miguel, Uxue Maiza, Eunate Gastesi eta Izar Elduaien.
2. ASTEA:
Aste honetan jangelakoekin hitz egin dugu, baina oraindik ez digute erantzun argirik eman. Umeekin ere astelehenean hitz egin genuen, eta asteazken eguerdian egin genuen tailerra. Buztinezko katiluak lehortzen ari dira pixkanaka, eta hurrengo astean dagoeneko labean sartu eta margotzen hastea espero dugu.
Instagrameko kontuan tailerrean ateratako argazkiak argitaratu ditugu bukaerako emaitza erakutsiz.
TALDEKIDEAK: Ane Mendizabal Anton, Maddi Jauregi Zubillaga, Mara De Miguel Urrestarazu eta Maren Lasa Sukia
2. ASTEA:
Irakasleekin hitz egiten aritu gara, eta berez data bat finkatu, baina azken momentuan ezin dutela adierazi digute, beraz astelehenean egin behar genuen ekintza beste egun batean egin beharko dugu, eta data berria zehaztu.
TALDEKIDEAK: Ainitze Jauregi, Katixa Diaz de Lecea eta Maite Iribarren.
2. ASTEA
– Asteazkenean proiektua martxan jarri genuen (muralak patioan itsatsi) eta lehenengo egunean emaitza apartak eduki genituen, jolasordu bakarrean asko bete baiziren muralak.
– Ostegunean, beste argazki bat atera genien eta zelo gehiago jarri genienez, hondakin gehiago jarri zituzten.
TALDEKIDEAK: Marwa Kandili, Elur Kolomo eta Sofia Stefankiv.
2. ASTEA:
Instagramen gure proiektuaren berri emateko eta zabaltzeko, post bat igo dugu. Gainera, memoria txostena egin dugu eta zuzendaritzari idatzi diogu baimena eskatzen ikastolako komunetan jaboiak jartzeko.
TALDEKIDEAK: Beñat Argote, Lizar Perea, Koikili Perea eta Jon Arana.
2. ASTEA:
Lehenik, webgunearekin esperimentatu dugu eta hainbat hobekuntza egin ditugu harekin. Bestslde, informazio gehiago bilatu dugu eta canva-ko aurkezpena hobetzen joan gara. Aurkezpena bukatzeko oso gutxi falta da.