Eskuak buztinetan

Laskorain Ikastola, 4B, “Eskuak buztinetan” taldea

TALDEKIDEAK: Araitz de Miguel, Uxue Maiza, Eunate Gastesi eta Izar Elduaien.

3. ASTEA:

Azkeneko astean, alde batetik, buztinezko katiluak guztiz lehortzea lortu dugu, eta beraz, asteazkenean umeekin berriz elkartu, eta margotu egin genituen. Beste aldetik, gure proiektuaren berri emateko lan handia egin dugu: ikastolan zehar eransteko posterrak diseinatu ditugu baita jangelakoei gure proiektua aurkezteko triptiko bat ere (noski, gu arduratuko gara bertan jarriko duenaz).

Bizi berriz

Laskorain Ikastola, 4B, “Bizi berriz” taldea

TALDEKIDEAK: Ane Mendizabal Anton, Maddi Jauregi Zubillaga, Mara De Miguel Urrestarazu eta Maren Lasa Sukia

3. ASTEA:

Aste hasieran dena zehaztu eta LH5eko irakasleekin hitz egin genuen trukea Maiatzak 29 ostirala egiteko. Iada, gaur burutu dugu gure proiektua, goizeko 3 ordu pasa ditugu honetan, hasieran ikastolako aretoa prestatu dugu arropa kokatzeko, gero ikasleen arropak bildu ditugu eta mahaietan kokatu. Jarraitzeko ikasleak etorri dira aretora eta dibulgazio txarla txiki bat eman diegu, jarraian trukea egin dugu eta gero musikarekin desfilea egiten saiatu gara.

Itsasora ez, mesedez

Laskorain Ikastola, 4B, “3 hirukiak” taldea

TALDEKIDEAK: Edurne Romero, Amaiur Jauregi eta Oihana Gonzalez.

3. ASTEA

Komunikabideak sortzen hasi gara gure proiektua zabaltzeko, 3 bururatu zaizkigu; ikastolako lehioa, instagrameko kontua eta posterrak. LH3koek azken momentuan ezetz esan digute eta lh4koek ez digute erantzun beraz, ipuina aldatzea eta DBH1ekoei egitea pentsatu dugu irtenbide gisa, Garazi bertako tutora baita. Bestalde, oraindik eta jende gehiagok ezagutu nahian topagunera bidaliko dugu.

Instagrameko kontua: itsasoraez_mesedez

Posterra:

Hondakinen murala

Laskorain Ikastola, 4B, “Plastikgirls” taldea

TALDEKIDEAK: Ainitze Jauregi, Katixa Diaz de Lecea eta Maite Iribarren.

3. ASTEA

– Ikusita murala paretean zegoela argazkia atera genion.

– Egunero argazkiak ateratzen joan gara.

Xaboi organikoak

Laskorain Ikastola, 4B, 4. taldea

TALDEKIDEAK: Marwa Kandili, Elur Kolomo eta Sofia Stefankiv.

3. ASTEA:

Igandean jaboiak egin genituen eta bideoa grabatu eta prozesu guztia dokumentatu genuen. Asteazkenean, bideoa editatu eta kartela egin genuen bideoaren qr-arekinĀ  ikastolan zean itsatsi eta edonork nahi duenean egin dezan.

Gaur, zuzendaritzara joan gara eta baimena lortu dugu komunetan jartzeko beraz, hori ere egin dugu. Gainera, zuzendaritzakoek asteartean irakasleen etapa bilerara joateko esan digute, gure proiektua azaldu eta gehiago zabaltzeko. Horrez gain, ikastolako leihoan jartzeko eskaera egin eta baiezkoa eman digute, orain edonork ikus dezake. Komunikazioarekin jarraituz, kartelak itsatsi ditugu ikastolako toki desberdinetan eta amaitzeko, gaur goizean DBH-ko geletan gure bideoa jarri dute.