Eskuak buztinetan

Laskorain Ikastola, 4B, “Eskuak buztinetan” taldea

TALDEKIDEAK: Araitz de Miguel, Uxue Maiza, Eunate Gastesi eta Izar Elduaien.

3. ASTEA:

Azkeneko astean, alde batetik, buztinezko katiluak guztiz lehortzea lortu dugu, eta beraz, asteazkenean umeekin berriz elkartu, eta margotu egin genituen. Beste aldetik, gure proiektuaren berri emateko lan handia egin dugu: ikastolan zehar eransteko posterrak diseinatu ditugu baita jangelakoei gure proiektua aurkezteko triptiko bat ere (noski, gu arduratuko gara bertan jarriko duenaz).