ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B LA PANDA DEL MOCO TALDEA
PROIEKTUA: EKOPELLET
Taldekideak: Enbor Lurgain, Aimar Gonzalez, Unax Escudero eta Julen Alberdi
Hondartzan jasotako pelletekin 50 eraztun egin ditugu. Eskolan gelaz gela, zuzendaritzan eta irakasleei gure proiektua azaldu eta gure eraztunak eskaini dizkiegu. Horrela jakin dute pelletak zer diren, hondartzatik hartu ditugula, eta zergatik aurkitzen diren bertan. 1,50 euroan jarri ditugu salgai , eta denak saldu ditugu.
Taldekideak: Aimar Fernandez, Gaizka Sanz, Eider Morgado, Naroa Avila eta Sara Tornero
Aste santu aurretik tailerra egin genuen, ostiral arratsaldean. nahiko jende agertu zen. Gehienek lepokoak egin zituzten, hala ere, batzuk belarritakoak ere egin zituzten. Ondo pasa genuen, eta hondakin batzuei bigarren aukera bat eman genien.
Taldekideak: Aimar Fernandez, Gaizka Sanz, Eider Morgado, Naroa Avila eta Sara Tornero
CD gehiago jaso ditugu, zuritu eta garbitu ditugu. Atzo gaztelekuan bildu ginen frogak egiteko eta nahiko ondo geratu ziren. Kartelak prestatu eta jarri ditugu. Materiala prestatu dugu eta bihar ea jendea animatu eta gauza politak egiten ditugun.
Taldekideak: Aetz Goya, Janire Perez, Izaro Muñoz eta Enara Pascual
Lehenengo astean zehar, proiektua egiteko pausuak idatzi genituen eta taldearen logoa egin genuen. Eskoletan sortzen den hondakinetako bat tipexa dela ikusirik, eta horrek zabortegi batean, edo okerrago beste tokiren batean bukatuko duela ikusirik eskolan tipexaren erabilera murrizteko proiektu bat egingo dugu.
Aurreikusitako pausuak:
Lehenengo, gelaz gela zenbat tipex erabiltzen duten galdetzera joan.
Gero, ateratako datuekin infografia bat eta grafikoak egingo ditugu.
Baita ere, “azalpen orri” bat prestatu eta zuzendaritzarekin hitz egin.
Zuzendaritzan proiektua azaldu eta erronka bat proposatu.
Bukatzeko, gelaz gela “azalpen orria” azaltzen eta erronka proposatzen joango gara. Eta beste ikatetxetara informazioa zabalduko dugu haien eskoletan ere beharrezkoa bada aplikatzeko.
Bigarren astean esan bezala gelaz-gela joan eta galdeketaren ondoren, jasotako datuekin infografia bat egin genuen.
3. astean grafikoa egin eta zuzendaritzarekin bilera bat hitzartu genuen.
Leire dendara sartzen da eta plastikoan datozen gailetak erosten dituLeire kaletik gailetak jaten doa eta plastikoa bota egiten duAritz: Aizu! Ez bota plastikoa lurrera, alboan zakarrontzi bat duzu.Leirek ez dio kasurik egiten eta aurrerantz jarraitzen duLeire etxera iristen da eta ohean etzaten daHalako batean, plastiko bat agertzen da ohean eta gutxinaka ohe guztia plastikoz betetzen joaten da eta Leire beldurtu egiten daEsnatu egiten da, amets bat zenBizitza errealean kalean dago eta plastikoan datozen gailetekin egon beharrean, kartoi zati batean etxean egindako gailetak dituBukatutakoan kartoi zatia zakarrontzira botatzen du.
Andrea Barrientos, Manex Ulazia, Brian Panuñi, Galder Muniozguren eta Haizea Osa
Azkeneko astekoberriak/aurrerapenak:
Ikasleen klasetara noiz joango garen adostu dugu.
(Testuaz gain, argazkiaketa baloratuko dira)
4. ASTEA
Data
2023/03/16
Eskola, maila eta gela
MUTRIKU BHI DBH4
Taldearen izena
pencycling
Taldekideak
Haizea, Andrea, Galder, Manex eta Brian.
Azkeneko astekoberriak/aurrerapenak:
BATXI1 kenduta (irteeran zeudelako) beste gela guztiei aurkeztu diegu.Galdetegia bete dute eta emaitza oso onak lortu ditugu: 77 ikaslek erantzun dute prestatu genuen galdetegia eta %97ri gure proiektua egokia iruditu zaie eta %80ak gure boligrafoak erosiko lituzke. Pozik emaitzarekin!