BASOGA

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, POISSON TALDEA

Bideoan esan genuen moduan gure proiektua  Astigarragako  sagardo denboraldian sortzen diren hondakinen inguruko arazoan oinarritzen da.

Udaletxeari idatzi genion, hondakinen arazoari aurre egin ahal izateko erabilera bakarreko edalontziak murrizten ahalegindu nahi genuela esanaz. Gure proposamena behin baino gehiagotan erabili daitezken edalontziaen erabilera sustatzea da. Gai honen inguruan sakonago hitz egiteko hitzordu bat lortu dugu alkatearekin, eta datorren asteartean izango da bilera hori arratsaldeko 16,30tan. Bitartean aurkezpen bat prestatu dugu gure proposamena zehazteko eta aurkezteko asmoz. Kontatuko dizuegu nola joan zaigun eta zeintzuk izango diren hurrengo pausuak.

EKOBRIK

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3A, JUNKPLASTIK TALDEA

Esne tetrabrikak posabaso batean bihurtzea da helburua, ondoren gure inguruko tabernetan erabiliz herritarrengana hondakinen arazoari buruzko mezuak zabalduz . Hasteko gure kolaboratzaileekin harremanetan jarri ginen. Alde batetik Astigarragako eta Martuteneko tabernekin, eta bestetik kultur etxea, Astigarragako herri eskola eta Arantzazuko amako zuzendaritzekin. Izan ere tetrabrikak jasotzeko puntuak bertan jarri nahi genituelako. Tabernariekin pertsonalki bildu ginen eta besteei gutun bat bidali genien gure proiektua azalduz.  Esne tetrabrikak jaso ahal izateko kartela eta kutxak ere prestatu ditugu, eta baita posabasoetan jarriko ditugun mezuak ere.

Parte hartuko duten tabernak:

  • Loretoki
  • Txalupa 
  • Alai
  • Beti goxo
  • Bukoi
  • Kaizoku

Ikastolatik eta zuzendaritzatik ikasleei tetrabrika eskatu zietela esan ziguten baina aurkezpentxo bat egiteko ere, eta hauxe egin dugu:

Pentsatu ditugun eta jarriko ditugun esaldiak ondorengoak dira:

  • Gure herria eta auzoa  maite badituzu, gutxiago kontsumitu.
  • Zuentzat, guretzat eta etorriko diren guztientzat…  hondakinak murriztu.
  • Ba al zenekien tetrabrikak oso zailak direla birziklatzen? Beste alternatibak ere badaude. 
  • Erabilera bakarreko plastikoak sahiestu. 
  • Murrizten ez baduzu bererabili, baina egin zerbait!
  • Erabilera bakarreko objetuen alternatibak ere badaude.

Datorren astean ekingo diogu jasoketari, eta hauek dira erabili ditugun kartelak: (Batzuk bilketa puntuetan bakarrik jartzeko, eta beste batzuk auzotik eta Astigarragatik jartzeko):

KIROLPLASTIK

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3A, KIROLPLASTIK TALDEA

Kaixo

Herritarrak hondakinen arazoaz kontzientziatzeko  plastikoa eta hondakinei buruzko salaketa bideo bat egitea erabaki dugu aurrekoan azaldu genuen moduan. Herriko eta auzoko kirol talde desberdinekin harremanetan jarri gara grabaketak beraiekin egiteko, horrela arazoa zabaltzea errazago lortuko dugulako. Oso pozik gaude, denek parte hartzeko gonbitea gogoz hartu dute eta. Ostiralean grabaketekin hasi ginen, Astigarragako Mundarroko futbol talde baten entrenamendura joan, arazaraoa azaldu eta grabaketa egin genuen, Saskibaloia eta eskupilotarekin ere egin genuen. Datorren astean arraun lagunak taldearekin eta bizikletako saioa grabatzeko asmoa dugu. Ondoren bideoa editatu beharko dugu, musika pentsatu, alternatibak planteatu, izenburu erakakargarria egin, kartela egin kiroltaldeetan jartzeko, bideoaren aurkezpena eta zabalkundea nola egin pentsatu. Bestalde nesken kirol talderen bat sartzeko ere pentsatzen ari gara, orain arteko guztiak mutilak izan baitira. Oraingoz horiek dira asmoak eta aurrerapenak. Norabaitek proposamenik izango balu idatzi lasai.

Emaila: kirolplastik@gmail.com

FREE PLASTIC FRIDAY

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B,  PIXKILIN TALDEA

Zuzendaritzarekin bilera izan dugu gure ostiraletako erronka planteatu diegu. Ondo iruditu zaie, eta klasez klase pasa gara azalpenak ematen. Kartelak jarri ditugu ere gela guztietan, datorren astean erronka gogorarazteko email bat bidaliko diegu tutoreei.

Hona hemen kartela: