Gailetak etorkizunaren bide

Laskorain ikastola, 4B. Peru, Imanol, Jon eta Mikel

Maiatzaren 16tik 23erako aurrerapenak:

Aurkezpen bideoa berriz ere grabatu dugu aurrekoak arazo batzuk zituen eta. Horretaz gain, aurkezpenaren power-pointa bukatu dugu; eta azkenik, LH-ko irakaslekin hitz egin dugu; eta maiatzaren 30ean egingo dugu gure aurkezpena eta sukaldatze saioa, goizeko bi ordutan.

Power point-a: https://docs.google.com/presentation/d/1min19WC4xRReV5BZKY-5gv1G_fIkVz_Txenks-kdc38/edit#slide=id.p

Kartapazio berria, itsaso bizia

Laskorain ikastola, 4B. Maddi, Julene eta Laia

Maitzaren 16-tik 23-rako aurrerapenak:

Azken aste honetan, kartel berri bat sortu dugu; izan ere, besteak ez zuen guk nahi genuen mezua transmitizen eta haren azpian jartzeko kaxa bat lortu dugu. Hurrengo egunetan, jarri genuen kaxatik eta ikastolatik plastikoa biltzen ibili gara. Gure proiektua aurrera emateko behar genituen plastikoak lortu eta materrekoekin eguna adostu dugu bertara joateko.

Plastikerrak

Laskorain Ikastola, 4A, Plastikerrak

TALDEKIDEAK: Romaissae Ftouh, Oihane Arrue eta Ander Lopetegi

3. ASTEA:

LH eta DBH-ko klaseetan abisuak pasa eta marrazki batzuk eskuratu LH-tik. Bestetik, Sarari korreo bat bidali laguntza eskatuz gure kartela zabaltzeko eta ideiak hobetzez bukatu dugu.

Hamaiketako jasangarriak

Laskorain ikastola, 4B. Nahia Azkue, Daniela Zeberio, June Arrate eta Amaia Mitxelena

Maiatzaren 16tik 23rako aurrerapenak:

DBH3A gelan, gutxi gora behera, 2 orduko tailerra egin dugu, ikasleek poltsatxoak egiten ikasteko. Kartelak egiten hasi gara LH ko mailan gure proiektua zabaltzeko.

KaiWax

Laskorain Ikastola, 4A, KaiWax

TALDEKIDEAK: Hur Lakarra, Andoni Etxeberria, Jon Andueza, Haritz Urkiola

3. ASTEA:

Aste honetan, lehenik eta behin, lehengo astean egindako parafina ikusi dugu. Menta bota genion, baina ez zen nahi bezala atera. Bestalde, kolorea aldatzeko beste material bat behar genuela konturatu gara, orduan, material berriaren bila joan gara, baina denda itxita zegoen. Bestetik, web orrialdea garatzen aritu gara, teoria apur bat sartzen. Bitor Garitaonandia eta Nadia Erostarberekin kontaktuan jarri gara, beraiek guri aholkuak emateko eta horretaz gain, propaganda pixka bat egiteko beraien sare-sozialetan, baina oraindik ez dugu beraien erantzunik jaso.

Izan aldaketa

Laskorain ikastola, 4B. Udane, Irune eta Jare

Maiatzaren 16tik 23erako aurrerapenak:

Inkestaren emaitzak erreparatu.

Bigarren posterra egin. Bertan, telazko poltsen bilketa egiten ari garela aipatu. Udaletxera joan eta murala jartzeko baimena eskatu eta dendetan gure telazko poltsen bilketa bertan aurrera eraman ahal izateko.

Eguzkilore birziklatze kanpaina

Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina

TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil

3. ASTEA:

Azken aste honetan, gehienbat zeramikat taldeari tazak egiten laguntzen aritu gara.

Gure proiektuari dagokionez, egun batean eskuorriak inprimatu, moztu eta doblatzen aritu gara. Ondoren ostegunean, folleto horiek banatzera kalera atera gara hirurok. Eroskin eta BMn. Jendeak nahiko erantzun ona eduki du eta batzuri gure proiektuan interesa jarri dute.

Gainera, folletoak banatzean, Instagramen argazki bat igo dugu, gure jarraitzaileei jakinarazteko.

Folletoak banatzera atera garen egunean, pintura erosteko aprobetxatu dugu, eta dendako emakumeak hainbat gomendio eman dizkigu poltsak margotuko ditugunerako.

Gainera, LH ko irakasleekin berriro ere harremanetan jarri gara poltsak margotzeko egunak pixkanala zehazten joateko.

Kapuccinoak

Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak

TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo

3. ASTEA:

Astelehenean irakasleei egingo genien aurkezpena prestatzen aritu ginen: Testu osoa idatzi genuen, gure proiektu guztia azalduko zuela ziurtatuz; horrez gain, lortutako informazio, datu eta argazki guztiak txertatu genituen; bukatzeko, Canvako aurkezpen bat ere prestatu genuen. 

Asteartean, ikastola bukatu eta gero, berrogeita hamar bat irakasle zeuden bilera batera joan ginen Zeramikat proiektua azaltzera: itsas hondakinen arazoa, datuak eta beste hainbat gauzekin kontzientziazio kanpaina bat egin genuen; gainera, katiluen salmenta proposatu genien. 

Asteazkenean, eskaera egiteko galdetegia bidali genuen, izena, tamaina, kopurua, etab. galdetuz. Horrez gain, katilu batzuk egiteko denbora izan genuen.

Ostegunean, labea betetzen hasi ginen katiluak egosten hasteko. Horrez gain, hainbat irakaslerekin harremanetan jarri ginen esmalte mota, hori nola aplikatu, etab. zehaztu nahian. Bost bat katilu ere egin genituen.

Plastikerrak

Laskorain Ikastola, 4A, Plastikerrak

TALDEKIDEAK: Romaissae Ftouh, Oihane Arrue eta Ander Lopetegi

2. ASTEA:

Talde lana antolatu eta ikastolako pasilu eta gela ezberdinetan kartelak jarri ditugu eta abisua pasa dugu.