KaiWax

Laskorain Ikastola, 4A, KaiWax

TALDEKIDEAK: Hur Lakarra, Andoni Etxeberria, Jon Andueza, Haritz Urkiola

2. ASTEA:

Lehenik eta behin, web orrialdearen hainbat akats zuzendu ditugu, nahiz eta oraindik ez dugun orrialdea guztiz bukatu. Ondoren, Interneten bilatutako kaxen plantillak aztertzen egon gara. Kaxa karratu bat eraiki genuen, baina ohartu gara hori ez zela nahi genuena; hortaz, beste plantilla bat bilatzen egon gara. Azkenean, bilatu dugu plantilla eta orain ikusi egin beharko litzake nola gelditzen den kaxa gure parafina barruan egonda. Horretaz gain, asteazkenean Osabi dendara joan ginen argizaria erostera eta kalera menta hartzera.

Plastikoen bigarren bizitza

Laskorain ikastola, 4B. Aroa Zugasti, Haizea Ondarzabal, eta Izadi Olano

Maiatzaren 16tik 23rako aurrerapenak:

Gure jomuga nagusia jendea plastikozko hondakinek dakarten arazo larriaz konzientziatzea izango litzake. Horrekin batera, plastikoaren berrerabilera bultzatzea eta ikusgarritasun handiagoa ematea. 

Gure proiektuak ikastolako paretetan izango duenez inpaktu handiena, gehienbat ikasleei, baina baita irakasleei ere doa zuzenki bideratuta. Gure proiektua espazio honetan hartu du lekua, gazteok direlako munduaren etorkizuna, eta arazo honi buelta eman lioketenak. 

Proiektua horrela doa:

Komunikazio plana: Proiektuarekin aurrera gindoazen bitartean, gure lana jendearen gana iristeko, eta guk eman nahi genion ikusgarritasuna emateko, instagram sare-sozialean kontu bat iriki eta gure prioektua zabaldu eta ikusgai jarri dugu.

Gure Instagrameko kontuaren linka: https://www.instagram.com/plastikoen_bigarren_bizitza?igsh=anp0bjcyZXQwbGI3

Kontsumitu jogurtak formato ekologikoagoan

Laskorain Ikastola, DBH4B, Khawla Kandili, Agar Elgarresta eta Aritz Maiz

Maiatzaren 16tik 23erako aurrerapenak:

Ostirala 16: 

  • Dendakoekin harremanetan jarri eta gure proiektua pixkabat azaldu. 

Astelehena 20: 

  • Web-a amaitu. 
  • Ikastolarako posterra bukatu. Triptikoa egiten hasi. 

Asteazkena 22: 

  • Irratiarekin hitz egin eta joango garen eguna adostu. 
  • Triptikoa amaitu. 
  • Kalerako posterrarekin hasi. 
  • Udaletxeko bulegoetara joan postua jartzeko baimenaren eske. 

Osteguna 23:

  • Kalerako posterrak bukatu.
  • Galdetegia egin.

Proiektuaren web orria

Galdetegia

Plastikozko tapoiak

Laskorain Ikastola, 4A, Plastikozko tapoiak

TALDEKIDEAK: Unai Prieto, Adei Sagasti, Manex Huarte

2. ASTEA:

Lehenik eta behin, erreportajea egitez bukatu dugu, Tolosako egoera eta itsas hondakinen egoera azalduz eta aztertuz, eta erreportaje hori ataria aldizkarira bidali dugu jendeak ikus dezan. Bestalde, kaxetako plastikozko tapoiak bildu ditugu eta horiekin figurak egiten hasi gara.

Eguzkilore birziklatze kanpaina

Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina

TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil

2. ASTEA:

Azken aste honetan azken aurkezpena egitera joan gara azken gelara. 

Asteazkenean, baimen orrien bila joan ginen. Umeek nahiko erantzun ona izan dute eta ia-ia denek ekarri dute orria sinatuta. Gainontzekoen paperen bila atzo, osteguna, joan ginen. Gainera, atzo konpetentziko bi orduak testua egiteko aprobetxatu genituen. 

Horretaz gain, folletoaren bi argazki eta haurrei aurkezpenean erakutsitako alternatiba jasangarriak igo ditugu instagrameko kontura.

Kapuccinoak

Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak

TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo

2. ASTEA:

Astelehenean gure katiluen prozesua hasi genuen. Youtube-ko tutorial baten bidez, eskuzko katiluak nola egiten ziren ikasi genuen. Lauon artean lau katilu egin genituen.

Asteazkenean berriro igo ginen ganbarara, eta beste lau katilu egitea lortu genuen, oraingoan hobeak.

Atzo, osteguna, goizean bakoitzak beste katilu bat egin dugu. Horrez gain, arratsaldeko bi orduetan tailer ireki bat antolatu dugu; alde batetik, nahi duten ikasleek katiluak egiten parte har dezaten; eta, beste alde batetik, itsas hondakinen murrizketaren kontzientziazioa gehiago zabal dezagun. Aurrez gonbidapen bat bidali genien ikasleei tailerrean parte hartzeko. Azkenik, proiektuaren memoriaren aurrerapen bat idatzi dugu, irakasleek ebaluatu dezaten.

Gailetak etorkizunaren bide

Laskorain ikastola, 4B. Peru, Imanol, Jon eta Mikel

Maiatzaren 9tik 15erako aurrerapenak:

Posterra bukatu, eskolako labea erabil izana lortu, presentazioa asko aurreratu, informazioa bildu, logoa diseinatu eta aurkezpen bideoa grabatu dugu.

Kartapazio berria, itsaso bizia

Laskorain ikastola, 4B. Maddi, Julene eta Laia

Maitzaren 9-tik 15-erako aurrerapenak:

Hasteko, Materreko langileen erantzuna jaso dugu eta maiatzaren 29an elkartuko garela adostu dugu, bertan estanpadorea erabiliz plastikoa urtu ahal izateko. Bestalde, lehen komunikazio kartela sortu dugu Materrera joaten garenean erabiliko ditugun plastikoak jasotzeko eta besteei, egiten ari garena jakinarazteko. Gainera, Materreko webgunera igoko den lehen bideoa ere sortu dugu.

https://www.canva.com/design/DAGFGdfRE5E/Mmbi4Ar6O9i8LbN8JvxRbA/edit

Hamaiketako jasangarriak

Laskorain ikastola, 4B. Nahia Azkue, Daniela Zeberio, June Arrate eta Amaia Mitxelena

Maiatzaren 9tik 15erako aurrerapenak:

Powerpointa hasi eta bukatu.

Aurkezpen proiektua egin

Nor garen aurkezpen bideoa grabatu

Lh-ko klaseko irakaslearekin hitz egin adostasun batera iritxiz zein egunetan, zer ordutan egin proiektua.

Izan aldaketa

Laskorain ikastola, 4B. Udane, Irune eta Jare

Maitzaren 9tik 15erako aurrerapenak:

Proiektuari hasiera emateko posterrak eta galdetegia egiten hasi gara.