EKO CD: AZKEN SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  EKO-CD

Taldekideak: Aimar Fernandez, Gaizka Sanz, Eider Morgado, Naroa Avila eta Sara Tornero

Aste santu aurretik tailerra egin genuen, ostiral arratsaldean. nahiko jende agertu zen. Gehienek lepokoak egin zituzten, hala ere, batzuk belarritakoak ere egin zituzten. Ondo pasa genuen, eta hondakin batzuei bigarren aukera bat eman genien. 

PLASTIC ANIMATIONZ: AURRERAPENAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3.A PLASTIC ANIMATIONZ STUDIO

Dagoeneko Kronikari korreo bat idatzi diogu bertan gure komikiren bat argitaratuko luketen galdetuz, eta sare sozialak ere sortu ditugu haietan komikiak igotzeko. Web-orri bat sortzen ari gara ere.

Komikiak 3-5 orrialde artekoak dira. Nahiz eta gaia oso serioa izan, modu dibertigarri eta animatuan bideratu dugu, komikiak publiko guztientzako egokiak egiteko.

Prest ditgun komikietako orri bat:

Bitartean lanean jarraitzen dugu, buruan ditugun komiki guztiak argitaratzeko.

MALUNAGEA AURRERAPENAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3.A IBAI GARBIKETA

TALDEKIDEAK: Gexan Betelu, Mattin Mayoz, Lucia Conciu, Naira eta Aritz Rebon.

Taldearen izena: MALUNAGEA

Proiektuaren izena: IBAI GARBIKETA

Azkenean lortu dugu Arrauningekoek musutruk beraien kanoak uztea. Guk garbiketa egiteko jendea biltzean beraien instalazioak ezagutzeko aukera emango diegulako, kartelean beraien babesa dugula adieraziko dugu gainera. Gure asmoa ere artikulu bat egitea da, (kronikara deituko dugu), eta han ere beraien izena agertuko da noski. Egiten dugun edozein lanketa ere beraiekin partekatuko dugula esan diegu. 

Data berria daukagu, eta kartel berria egin behar dugu orain, alde batetik data aldatu dugulako eta bestetik erakargarriago egiteko, jendea behar dugulako. Gure proiektua zabaltzea da oraingo lan garrantzitsuena, horretarako bilerak adostu (kirol taldeekin), auzoko elkarte eta eragile desberdinei emailak idatzi. Kanpaina honen barruan salaketa bideo edo dokumentu bat egitea ere badugu buruan, ea lortzen dugun. 

EKOBOK´N´ROL-A AURRERAPAUSUAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3A ALBATROS TEAM TALDEA

Web orria txukuntzen aritu gara eta Markelen amarekin hitzordua egin dugu azkenean. Web orrian gure argazkiak jarriko ditugu. Bere tailerrean egon gara eta BOK´N´ROLLa nola egin erakutsi digu. Horrela askoz hobeto azaldu ahal izango dugu tutorialean ere. Pausoz pausoz joan zen guri azaltzen nola egiten ziren. Ondorengo argazkietan prozesu hori agertzen da:

Oso pozik gaude emaitzarekin. Datorren asteko hitzaldia bertan behera geratu da eta oporren bueltan egiteko eskatu digute, horrela aurkezpena ere hobetzeko aukera izango dugu. 

EKOTIPEX AURRERAPAUSOAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B EKOTIPEX TALDEA

Taldekideak: Aetz Goya, Janire Perez, Izaro Muñoz  eta Enara Pascual

Aste honetan bilera desberdinak izan ditugu gure ikerketaren emaitzak azaltzeko, bat gure zuzendaritzarekin eta beste bi LHko Astigarragako zuzendaritzarekin eta Martutenekoekin ere. Haurrengana joateko eskatu digute, eta beraz oporren ondoren joango gara. 

Infografiak eskolan zabaldu ditugu, eta bideo bat ere egin dugu tipexaren gehiegizko erabilpena salatzeko. Orain eskolan ere hondakinen murrizketa bultzatzeko beste aholkuez osatutako infografia bat egiten ari gara beste guztiarekin batera eskolako egoera hobetzen laguntzeko. 

Egindako bideoa:

https://studio.youtube.com/video/Yu-cdtjcDc8/edit?c=UCvLt_ur_79j0s_PZEVOhMRw

BIWI- AURRERAPAUSOAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 3.A BIWI TALDEA

Aste honetan tabakaleran egon gara. Mazedoniakoekin emailez ordua pixka bat aurreratzea lortu genuen.  Hondartzan jasotako mikroplastikoak ere kolorearen arabera sailkatu ditugu. Eta lehenengo xafla egin dugu, arroxa koloreekin batipat. Ordenagailuan diseinu batzuk sartu eta laserrarekin moztu ditugu, ondoren lijatu eta gure lehenengo belarritakoak egin ditugu. Nola geratu den asko gustatu zaigu. Sobratu den zatia hurrengo egunean erabiliko dugu, eta beste koloretako xaflak ere egingo ditugu, eta horiekin belarritako gehiago. Web orrian ere informazioa sartzen ari gara, Ainhoa eta Gorkak eman digutena besteen artean.

Nahsketak egiten:

Mikroplastikoak koloreka sailkatuta

 Labean:

Laserretik atera ondoren

Lixatu eta hemen daude gure lehen bitxiak:

Datorren astean gehiago!!!

MALUNAGEA 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3.A MALUNAGEA

ARANTZAZUKO AMA BHI, DBH 3A

TALDEKIDEAK: Gexan Betelu, Mattin Mayoz, Lucia Conciu, Naira eta Aritz Rebon.

Proiektuaren izena: IBAI GARBIKETA

Gure asmoa ibai garbiketa bat egitea da, baina kanoak edo piraguak erabiliz. Arrauningekoekin kontaktuetan jarri gara  proiektua azaldu eta laguntza eskatzeko.

Logoa egin dugu ondoren karteletan eta gutunetan  erabili ahal izateko. Kanoa kopurua 23 koa da eta oraingoz martxoaren 23an egiteko asmoa dugu. Arratsaldez izango da eta jendeak izena eman dezan emaila sortu dugu. Bukaeran gehien jaso duenari sari bat emango genioke. 

Jakin dugu kanoak ordaindu behar ditugula, eta horregatik diru bila jarri gara beste kirol elkarteei proiektuaren berri eman eta laguntza eskatzeko. Materrekoei, arraun lagunakekoei, auzoko elkarteari, ekologista taldeei eta futbola taldekoei.Oraingoz erantzun gutxi eta erantzun digutenak zabaltzen lagundu dezaketela bai, baina dirua ez. Kartela egin dugu

Kartel bat egin dugu, oraindik ez da definitiboa.

THE PLASTIC MANAH 2.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3A THE PLASTIC MANAH 

TALDEKIDEAK: Harri, Aimar Gutierrez, Ariane, Maddi eta Nora.

Aste honetan hitzaldiak ematera joan gara Astigarragako Herri Eskolara LH3-ko ikasleengana. Asteartea 14, LH3Bri eta LH3Cri eman genion hitzaldia. LH3Bri 14:30etatik 15:30etara eta LH3Cri 15:30etatik 16:30etara. Ostiralean 17, LH3Ari eman genion hitzaldia 15:30etatik 16:30etara. 

Hitzaldia eman genien, kahoot-a egin ikasitakoa egiaztatzeko eta eskulanak egin genituen plastikoa berrerabiliz.

  • LH3A= Ostirala eta azken ordua izanda, okerrago joatea espero genuen. Oso ondo portatu ziren eta hitzaldia ematen egon ginen denbora guztian adi eta txintxo egon ziren. Hitzaldia eman genuen bitartean parte hartu zuten, galderak egin zizkiguten. Amaitutakoan, galdera sortako galdera gehienak asmatu zituzten beraz, adi egon ziren. 
  • LH3B= Gelan sartu orduko, interesa zutela ikusi zitekeen, nor ginen eta zertara gentozen galdezka hasi ziren. Hitzaldian adi eta txintxo egon ziren eta galderak egin zizkiguten. Galdera sorta ondo erantzun zuten eta eskulanak egiterakoan gogo handia zutela ikusi genuen. 
  • LH3C= Hitzaldia ematen ari ginen bitartean, platikozko botilak ez erabiltzea aipatu genuen eta bertan zegoen ume batek plastikozko botila zuela ikusi zuenean ezkutatu egin zuen guk ezer esan aurretik plastikozko botilak erabiltzea ez zela aukera egokiena jakin zuelako. Bestalde, hitzaldia ematen genuen bitartean adi egon ziren eta hori galdera sorta egiterako orduan frogatu genuen. Eskulanak egiterako orduan ere gogotsu aritu ziren. 

Itxaso Isasi LH3B-ko tutorearekin harremanetan jarri ginen argazkiak lortzeko. Esan zigun zuzendaritzari galdetuko ziola ea guri argazkiak bidaltzeko baimena zuen. Egun batzuk beranduago gmailez hau idatzi zigun: 

EKOPELLET 2.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B EKOPELLET

TALDEA: LA PANDA DEL MOCO

Taldekideak: Enbor Lurgain, Aimar Gonzalez, Unax Escudero eta Julen Alberdi

Proiektuaren izena: EKO PELLET

Aste honetan froga egin dugu nola geratzen diren eraztunak, eta kartela aldatu eta inprimitu dugu Martutene eta Astigarragan jartzeko. 

EKO-CD: AURRERAPENAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  EKO-CD

Taldekideak: Aimar Fernandez, Gaizka Sanz, Eider Morgado, Naroa Avila eta Sara Tornero

CD gehiago jaso ditugu, zuritu eta garbitu ditugu. Atzo gaztelekuan bildu ginen frogak egiteko eta nahiko ondo geratu ziren. Kartelak prestatu eta jarri ditugu. Materiala prestatu dugu eta bihar ea jendea animatu eta gauza politak egiten ditugun. 

Kartela: