EKOTIPEX AZKEN SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  EKOTIPEX

Taldekideak: Izaro Muñoz, Enara Pascual, Aetz Goia, Alison Soares eta Janire Perez.

Aste honetan erronka planteatu dugu DBHko gela guztietan. Eta erronkaren berri irakasleei eman diegu zer proposatu dugun jakin dezaten, eta betetzen laguntzeko, horretarako Martuteneko zuzendaritzari gmail bat bidali diegu, DBHko irakasleei bidaltzeko. Erronka gogorarazteko kartelak egin ditugu geletan jartzeko. , zeinean kontatu diegu erronkarena. Gero, DBHko gela guztietatik erronkaren kartelak jartzen joan gara, ikasleak erronkaz gogoratzeko.

Kartela:

Astigarragako ikastolara ere joan gara. LH5 eta LH6-ko ikasleei gure ikerketaren berri eman diegu, azalpena eta guk sortutako materiala  erakutsi diegu (bideoa, infografiak…)  gure erronka proposatzeko. Horretarako power pointa bat prestatu dugu. Berdina egin dugu Martuteneko LH5 eta LH6ko ikasleekin. Datorren urtean, DBHra pasatzen direnean, tipex gehiegi ez erabiltzeko eskatu diegu. 

BIWI  aurrerapausoak II

ARANTZAZUKO AMA BHI 3.A BIWI TALDEA

TALDEKIDEAK: Irati Olveira, Maddi Rezabal, Ainara Leon eta Xuban Zabala.

Plantxak egiteko Mazedoniakoekin geratu behar gara, eta horrela belarritakoak egin. Azkenekoz tabakalerara joan ginenean guk aurretik koloreka sailkatutako guztia nahastu zigutela ikusi genuen. Desastre!!! Nahiko zaila izango da berriro sailkatzea, baina ea. Bitartean web orriaren diseinuarekin eta bertan agertzea nahi dugun informazioa antolatzen hasi gara: 

Agertzea nahi ditugun puntuen zirriborroa prestatu dugu: 

WEB ORRIRAKO ATALAK Proposamena:

  • Zeintzuk gara?
  • Zer egiten dugu eta zergatik?
  • Prozesua:Errepasatu eta osatu)
  • Plastikoa jaso: hondartzan mikroplastikoak eta eskolan eta herriko eta auzoko puntuetan tapoiak
  • Tapoiak plastiko motaren arabera sailkatu
  • Tapoiak txikitu tabakalerako …….makina erabiliz
  • mikroplastikoak ????
  • Koloreka sailkatu?
  • Xaflak egiteko bandejak prestatu
  • Tabakalerako labean sartu (denbora eta tenperatura)
  • Belarritakoen diseinua egin eta ordenagailuan marraztu
  • Laserrakin moztu.
  • Lijatu
  • Belarritakoak egin
  • Gure bitxiak (katalogoa)
  • Bertan irudia eta izena
  • Oraingoz kolore bat dugunez adibidez:

IZAR BELARRITAKOAK (ARROSAK)

Prezioa:????

  • LAGUNTZAILEAK

Hemen mazedonia eta ….. (,tabakaleran agertzen dena, plastik lab, Madriden… dagoena?????). Bakoitzaren deskribapen bat.

EKOBOK´N´ROLLA : AZKEN SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3A ALBATROS TEAM TALDEA

TALDEKIDEAK: Kaiet Uriarte, David Flaviano, Markel Garcia, Lexuri Legorburu, Laia De Javier eta Haizea Beguiristain.

Aste honetan LHn egon gara. Aurkezpena egin diegu, ondoren kahoot bat taldeka eta irabazleei 5 ekobok´n´roll oparitu. Gustura aritu dira haurrak, eta uste dugu mezua ulertu dutela, orain bakarrik falta da ekobok´n´rolla erabiltzea eta horren erabilpena eskolan zabaltzea. 

web orria ere erakutsi diegu, bertan tutoriala dagoelako. Irakasleei ere email bat idatzi diegu gure proiektuaren berri emateko eta gure weborriaren link-a adieraziz, beraiek ere bok´n´rolla erabili dezaten.

EKOPELLET : AZKEN SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  LA PANDA DEL MOCO TALDEA

PROIEKTUA: EKOPELLET

Taldekideak: Enbor Lurgain, Aimar Gonzalez, Unax Escudero eta Julen Alberdi

Hondartzan jasotako pelletekin 50 eraztun egin ditugu. Eskolan gelaz gela, zuzendaritzan eta irakasleei gure proiektua azaldu eta gure eraztunak eskaini dizkiegu. Horrela jakin dute pelletak zer diren, hondartzatik hartu ditugula, eta zergatik aurkitzen diren bertan.  1,50 euroan jarri ditugu salgai , eta denak saldu ditugu.

ZABORTZAILEAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  ZABORTZAILEAK

ALTXORRAREN BILA

TALDEKIDEAK: Ane Espinaco, Nora Odriozola, Uxue Rezabal, Mario Quiroga eta Eneko Merino.

Lehenengo, 10:00etan gelditu ginen fluvialeko parkean, bertan dena antolatu, azken gauzak adostu genituen. Gero, 11:00ak aldera  haurrak etortzen hasi ziren. 10 minutu itxoin genuen eta haur guztiak iristean, elkartzeko eskatu genien gure proiektua azaldu genien. Pentsatu genuena baino haur gehiago etorri zen, eta horregatik, 4 pertsonako taldeak egin beharrean, 5-6 pertsonako taldeak egin genituen. Talde bakoitzari kolore bat jarri genion (eskuak margotu genizkien). Gero, gutun bat eta arkatz bat eman genien talde bakoitzari, eta gutunean taldearen izena idazteko eskatu genien (bakoitzak berea asmatu zuen). Gutunean esaldi bat zegoen, pistak lortuz osatu eta aurrerago erabili beharko zutena (aurrekoan esan genuen moduan).

Talde bakoitza zabor-ontzi  batera joan zen (zabor bakoitzean 2 talde zeuden, gutxi gorabehera). Orduan, frogak jartzen genizkien, zein zabor jaso behar zuten esan eta denak zaborraren bila joaten ziren. Zaborra biltzean eta itzultzean, erronka bat jartzen genien, eta erronka betetzean,  2-3 letra ematen genizkien, esaldia asmatzen joateko. Horrela egon ziren lehenengo taldeak bukatu zuen arte. Denak elkartu egin ginen eta irabazleei saria eman genien (oraindik 2 sarrera eman behar dizkiegu). Gero, haurrek bildu zuten zabor guztiarekin mosaiko bat egin genuen. 

Haur asko hurbildu zen, uste genuena baino gehiago. Haurrek oso ondo pasa zuten, eta mezua ulertu zutela esan ziguten. Ahalik eta zabor gutxien sortu behar dugula, eta sortzen dugunean, berrerabiltzen saiatu edo gutxienez edonola ez bota, Flubiala bezain parke polita disfrutatu nahi badugu. 

EKO PLASTIK: AZKEN SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  EKOPLASTIK

Taldekideak: Asier Enciso, Amets Etxebarria, Uxue Barros eta June Mena

Martxoaren 23an Lore-tokin kartela jarri genuen, eta  han egon ginen poltsak banatzen.

Agertu ziren haurrei poltsa banatu genien.  Poltsak nola egin erakusten duen papera ere banatu genuen.

Haur gehiagori iristeko beste gelakoek antzerkia egiten duten egunean, LHko zuzen daritzarekin  haurrei gure proiektuaren berri  emango geniela adostu genuen. Egun horretarako aurkezpena prestatu dugu, eta poltsatxo batzuk egingo ditugu, egun horretan bertan zozketa egiteko. Eskuorri gehiago inprimituko ditugu egun horretan banatzeko. 

LH-rako aurkezpena: