ZABORTZAILEAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  ZABORTZAILEAK

ALTXORRAREN BILA

TALDEKIDEAK: Ane Espinaco, Nora Odriozola, Uxue Rezabal, Mario Quiroga eta Eneko Merino.

Lehenengo, 10:00etan gelditu ginen fluvialeko parkean, bertan dena antolatu, azken gauzak adostu genituen. Gero, 11:00ak aldera  haurrak etortzen hasi ziren. 10 minutu itxoin genuen eta haur guztiak iristean, elkartzeko eskatu genien gure proiektua azaldu genien. Pentsatu genuena baino haur gehiago etorri zen, eta horregatik, 4 pertsonako taldeak egin beharrean, 5-6 pertsonako taldeak egin genituen. Talde bakoitzari kolore bat jarri genion (eskuak margotu genizkien). Gero, gutun bat eta arkatz bat eman genien talde bakoitzari, eta gutunean taldearen izena idazteko eskatu genien (bakoitzak berea asmatu zuen). Gutunean esaldi bat zegoen, pistak lortuz osatu eta aurrerago erabili beharko zutena (aurrekoan esan genuen moduan).

Talde bakoitza zabor-ontzi  batera joan zen (zabor bakoitzean 2 talde zeuden, gutxi gorabehera). Orduan, frogak jartzen genizkien, zein zabor jaso behar zuten esan eta denak zaborraren bila joaten ziren. Zaborra biltzean eta itzultzean, erronka bat jartzen genien, eta erronka betetzean,  2-3 letra ematen genizkien, esaldia asmatzen joateko. Horrela egon ziren lehenengo taldeak bukatu zuen arte. Denak elkartu egin ginen eta irabazleei saria eman genien (oraindik 2 sarrera eman behar dizkiegu). Gero, haurrek bildu zuten zabor guztiarekin mosaiko bat egin genuen. 

Haur asko hurbildu zen, uste genuena baino gehiago. Haurrek oso ondo pasa zuten, eta mezua ulertu zutela esan ziguten. Ahalik eta zabor gutxien sortu behar dugula, eta sortzen dugunean, berrerabiltzen saiatu edo gutxienez edonola ez bota, Flubiala bezain parke polita disfrutatu nahi badugu.