EKOTIPEX 1. SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3B EKOTIPEX

ARANTZAZUKO AMA BHI, DBH 3B

EKOTIPEX TALDEA

Taldekideak: Aetz Goya, Janire Perez, Izaro Muñoz  eta Enara Pascual

Lehenengo  astean zehar, proiektua egiteko pausuak idatzi genituen eta taldearen logoa egin genuen. Eskoletan sortzen den hondakinetako bat tipexa dela ikusirik, eta horrek zabortegi batean, edo okerrago beste tokiren batean bukatuko duela ikusirik eskolan tipexaren erabilera murrizteko proiektu bat egingo dugu.

Aurreikusitako pausuak:

  • Lehenengo, gelaz gela zenbat tipex erabiltzen duten galdetzera joan.
  • Gero, ateratako datuekin infografia bat eta grafikoak egingo ditugu.
  • Baita ere, “azalpen orri” bat prestatu eta zuzendaritzarekin hitz egin. 
  • Zuzendaritzan proiektua azaldu eta erronka bat proposatu.

Bukatzeko, gelaz gela “azalpen orria” azaltzen eta erronka proposatzen joango gara. Eta beste ikatetxetara informazioa zabalduko dugu haien eskoletan ere beharrezkoa bada aplikatzeko. 

Bigarren astean esan bezala gelaz-gela joan eta galdeketaren ondoren, jasotako datuekin infografia bat egin genuen.

3. astean grafikoa egin eta zuzendaritzarekin bilera bat hitzartu genuen. 

EKO-CD 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3B EKO-CD

ARANTZAZUKO AMA BHI, DBH 3B

Taldea: EKOCD

Taldekideak: Aimar Fernandez, Gaizka Sanz, Eider Morgado, Naroa Avila eta Sara Tornero.

Guk bitxiak egin nahi ditugu CD zaharrak aprobetxatuz. Lehenik gure taldearen logoa diseinatu eta zerginen zerrenda bat egin dugu. CDak jasotzeko kartela egin eta CDak jasotzeko kutxekin batera eskolan eta gaztelekuan jarri ditugu. ·

MATERIALA LORTZEKO KARTELA:

Gaztelekukoekin hitz egin genuen tailerra egiteko baimena eskatzeko, eta aurretik ere froga egiteko baimena. Tailerra egiteko labea behar da, eta Martuteneko gaztelekuan badagoenez toki ezin hobea izango da tailerra egiteko. Materiala biltzen hasi gara eta asteaZken arratsaldean Gaztelekuan egon ginen frogak egiten, arazotxoren bat izan genuen eta horregatik berriz biltzeko eskaera egin dugu. Kartelak ere egingo ditugu tailerraren berri emateko. 

EKOPELLET 1

ARANTZAZUKO AMA BHI 3B LA PANDA DEL MOCO

Lehenengo asteetako aurrerapausuak.

ARANTZAZUKO AMA BHI, DBH 3B

TALDEA: LA PANDA DEL MOCO

Taldekideak: Enbor Lurgain, Aimar Gonzalez, Unax Escudero eta Julen Alberdi

Proiektuaren izena: EKO PELLET

Aste honetan erabaki dugu zurriola eta hondarretara joango garela. ikastola orduetan joaten bagara autobusez joango gara irakasle batekin, eta ikastola orduz kanpo joaten bagara txirrindaz joango gara.Gutxi gora behera, gutxienez 300 pellet jaso behar ditugu.

Hitzegiten egon gara, eta hondartzara joango gara larunbatean igandean, astelehena eta ostiralean hau da, martxoak 4,5,6 eta 10.

Hondartzara joan gara, pelletak hartu ditugu, logo sortuta eta imprimatua daukagu, orain eraztunen bozetoak egiten ari gara, eta hurregno astean jada eraztunak eta figuratxoak eginak izango ditugu. Esan bezala, Pelletak bilatzera joan ginen eta ya batzuk badauzkagu eta horrekin ahal ditugu bozetoak egin ikusteko nola egingo dugun konfirmatzeko.

Logoa sortu dugu, logo hori erabiliko dugu jarriko ditugun karteletan. ikastolatik eta astigarraga, eta martutenetik kartelak jarriko ditugu, egingo dugun poriektuari buruz hitz egiteko eta esateko pulserak eta llaberoak egingo ditugula eta salmentan jarriko ditugula, eta nahi badituzte whatsapez idatziz enkargatzeko.

Logoa:

Aste honetan kartela egin dugu, eta orain inprimatu behar dugu eta ikastolatik eta gurasoen taldeetara  bidali, propaganda egiteko, eta jendeak ikusteko eta idazteko guri, eskatzeko. 

Oraingoz hau da gure kartela. Irakasleak gure eraztunak eta llaberoak nolakoak diren jartzeko esan digu, beraz hurrengo astean hori egin beharko dugu. 

KARTELA ORAINGOZ: