KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, ECAI taldea Bihar joango gara adinekoen zentrora gure proiektuaren berri ematera. Horretarako, alde batetik arazoaren berri ematen duen aurkezpen bat prestatu dugu. Interesgarria iruditzen zaigu arazoa ezagutaraztea eta hau sahiesteko hartu behar ditugun neurrien berri ematea. Bestalde, eskulan bat egin nahi dugu beraiekin. Laster-marka (marcapáginas) desbesdinak egitea pentsatu dugu arrainen irudiekin.
KONTAMINAZIOA GUTXITU ETA BIRZIKLAPENA SUSTATU_4.ASTEA
KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, PLASTIKSTOP taldea Ipuinaren zirriborroa bukatu dugu, kartelak bukatu eta inprimatu ditugu eta behin betiko ipuina hasi dugu. Poliespana bildu dugu.
EPOXI_4.ASTEA
KOLDO MITXELENA BHI, 3.B, ECO SCRAB taldea Epoxiarekin eta hondartzan bildutako mikroplastikoekin bitxiak egiteko moldeak lortu ditugu. Frogak egiten hasi eta ondoen ateratzen zaigunaren ale batzuk egingo ditugu.
MUNDU HOBEA_4.ASTEA
KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, SM taldea ANTZERKIA: Antzerkiaren data jarri dugu. Ekainaren 2an egingo dugu, gure institutuko gimnasioan. Lehenengo eta hirugarren mailako ikasleei egingo diegu antzerkia. Era berean antzerkia emango diogun klase guztietatik pasatu gara antzerkia azaltzera eta kartelak jarri dizkiegu. Antzerkia egiteko kontaktuan jarri gara pertsona batekin, berak antzerkiaren eszena tokia prestatzen lagunduko digu. […]
ITSAS HONDAKINEN MURRIZKETA_4.ASTEA
KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, ITSASOAREN LAGUNAK taldea Azkenean arazo batzuk tarteko bideojokoa ez egitea pentsatu dugu. Ondorioz, web orrian zentratu gara. Web orriaren diseinua eta informazioa sartzen hasi gara, formularioak eta beste talde batzuen aurkezpen eta kartelak. Bestalde instagram kontu bat ere sortu dugu gure web orriaren berri emateko.
TAPOIZALEAK_4.ASTEA
KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, EDEU taldea Eskola komunitate osoari mezua bidali diogu gure tapoi bilketaren berri emateko. Erantzuna ona izaten ari da eta eskolan jarri dugun kaxan egunetik egunera tapoi kopuru polita pilatzen ari da. Bestalde, herriko denda batzuetan ere jarri ditugu kaxak tapoiak jasotzeko, adb: Ogiberrin.
From the scratch 3. astea
Telleri Alde 2022-23 DBH 3B Aste honetan zehar aurkezpena hobetzen eta emango dugun hitzaldian zer esan pentsatzen aritu gara. Ia berdina egiten dugu hastero bakoitza, Markok, eta Enekok: egon gara pentsatzen zer esan hitzaldian eta pizka bat argazkiak jartzen. Ibai eta Alainek argazkiak jartzen egon dira eta polita jartzen aurkezpena. Ere pizka bat egon dira […]
Zelaietan zero zabor 3. astea
Telleri Alde 2022-23 DBH 3B ZER EGIN DUGU: Aste honetan egin dugu instagram-eko hainbat edukiak. Ere hasi gara egiten kartel batzuk. Kartel horiek, betionara eta kaleko zenbait lekuetan jarriko ditugu. Jendea kozienziatzeko plastikori buruz. LAN BANAKETA: Eneritz, Uxue eta Asier: Bakoitza egin du kartel bat igotzeko instagramera. Ere etiketatu dugu tellerialde eta mater. .
Itsas murala 3. astea
Telleri Alde 2022-23 DBH 3B Gaur udaletxea eratzun digu eta informazio gehiago eman diegu.
Plastikoak egoitzan zehar 3. astea
Telleri Alde 2022-23 DBH 3A Taillerraren prototipazioa egin dugu. Dena ondo atera da eta gure taillerra ederki doa. Gainera ordutegia eta eguna finkatu egin dugu Hurrengo astean baimenak eskatuko ditugu, kamisertak bilatuko ditugu eta gelditzen den guztia bukatuko dugu.