EKOPELLET : AZKEN SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  LA PANDA DEL MOCO TALDEA

PROIEKTUA: EKOPELLET

Taldekideak: Enbor Lurgain, Aimar Gonzalez, Unax Escudero eta Julen Alberdi

Hondartzan jasotako pelletekin 50 eraztun egin ditugu. Eskolan gelaz gela, zuzendaritzan eta irakasleei gure proiektua azaldu eta gure eraztunak eskaini dizkiegu. Horrela jakin dute pelletak zer diren, hondartzatik hartu ditugula, eta zergatik aurkitzen diren bertan.  1,50 euroan jarri ditugu salgai , eta denak saldu ditugu.

EKO CD: AZKEN SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  EKO-CD

Taldekideak: Aimar Fernandez, Gaizka Sanz, Eider Morgado, Naroa Avila eta Sara Tornero

Aste santu aurretik tailerra egin genuen, ostiral arratsaldean. nahiko jende agertu zen. Gehienek lepokoak egin zituzten, hala ere, batzuk belarritakoak ere egin zituzten. Ondo pasa genuen, eta hondakin batzuei bigarren aukera bat eman genien. 

EKO-CD: AURRERAPENAK

ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B  EKO-CD

Taldekideak: Aimar Fernandez, Gaizka Sanz, Eider Morgado, Naroa Avila eta Sara Tornero

CD gehiago jaso ditugu, zuritu eta garbitu ditugu. Atzo gaztelekuan bildu ginen frogak egiteko eta nahiko ondo geratu ziren. Kartelak prestatu eta jarri ditugu. Materiala prestatu dugu eta bihar ea jendea animatu eta gauza politak egiten ditugun. 

Kartela: 

EKOTIPEX 1. SARRERA

ARANTZAZUKO AMA BHI 3B EKOTIPEX

ARANTZAZUKO AMA BHI, DBH 3B

EKOTIPEX TALDEA

Taldekideak: Aetz Goya, Janire Perez, Izaro Muñoz  eta Enara Pascual

Lehenengo  astean zehar, proiektua egiteko pausuak idatzi genituen eta taldearen logoa egin genuen. Eskoletan sortzen den hondakinetako bat tipexa dela ikusirik, eta horrek zabortegi batean, edo okerrago beste tokiren batean bukatuko duela ikusirik eskolan tipexaren erabilera murrizteko proiektu bat egingo dugu.

Aurreikusitako pausuak:

  • Lehenengo, gelaz gela zenbat tipex erabiltzen duten galdetzera joan.
  • Gero, ateratako datuekin infografia bat eta grafikoak egingo ditugu.
  • Baita ere, “azalpen orri” bat prestatu eta zuzendaritzarekin hitz egin. 
  • Zuzendaritzan proiektua azaldu eta erronka bat proposatu.

Bukatzeko, gelaz gela “azalpen orria” azaltzen eta erronka proposatzen joango gara. Eta beste ikatetxetara informazioa zabalduko dugu haien eskoletan ere beharrezkoa bada aplikatzeko. 

Bigarren astean esan bezala gelaz-gela joan eta galdeketaren ondoren, jasotako datuekin infografia bat egin genuen.

3. astean grafikoa egin eta zuzendaritzarekin bilera bat hitzartu genuen.