Gomigirls

Gomigirls, Laskorain Ikastola

TALDEKIDEAK: June Aranburu, Inge Vidaurre, Eider Zubizarreta eta Naroa Asenjo

2. ASTEA:

Gominolak egin ditugu, baina ez dira espero genuen bezala atera; beraz, konponbide baten bila, karameloak egitea erabaki dugu eta txukun atera dira. Horrez gain, LH6. mailako haurrei aurkezpen bat egin diegu, karameloen bilgarriak gure inguruan duten inpaktuaren inguruan, eta egindako karameloak eman dizkiegu probatzeko. Bestalde, gure instagram kontura egunero post bat igo dugu itsas-hondakinen eta mikroplastikoaren inguruko teoriarekin (galdera-erantzun gisa).

Instagram-eko kontua

Trebeak

Trebeak, Laskorain Ikastola

TALDEKIDEAK: Maddi Aldazabal, Garazi Azpiroz, Oihane Orbegozo eta Oneka Seara

2. ASTEA:

Astelehenean beste jaboi batzuk egiten saiatu ginen baino ez dira ondo atera. Aurreko hastean egin genituen jaboiak moldetik atera eta lehortzen utzi genituen. Bestalde, lehortzen utzitako jaboiak moztu egin ditugu itxurazko forma emanez. Moztutako jaboi zatiak bildu eta urtu egin ditugu beste jaboi bat sortzeko. Jaboia urtzean molde batera pasa eta goilara baten bidez txapaldu egin dugu eta lehortzen utzi dugu.

Plastikilloa

Plastikilloa, Laskorain Ikastola

TALDEKIDEAK: Manex Campos, Amets Arruti, Bernat Etxeberria, Pau Lopez eta Igor Prados

1. ASTEA:

Telazko poltsak eskatzeko erabiliko ditugun kartelak sortzen hasi gara eta ikastolako web orria eta Tolosaldeko Ataria egunkarian argitaratuko dugun berria idazten hasi gara. Bestalde, kirol ekintzarako eta azokara joateko egunak finkatu ditugu.

Greenbags

Greenbags, Laskorain Ikastola

TALDEKIDEAK: Unai Gonzalez, Ioritz Fernandez, Eihartz Iturriaga, Urko Anton eta Jon Arzalluz

1. ASTEA:

Telazko boltsak egitean jarraitu beharreko pausoak zein diren aztertu ditugu. Gure proiektua aurkezteko kartela sortzen hasi gara, instagrameko kontua egin dugu eta gure proiektuaren logoa sortu dugu.

Gomigirls

Gomigirls, Laskorain Ikastola

TALDEKIDEAK: June Aranburu, Inge Vidaurre, Eider Zubizarreta eta Naroa Asenjo

1. ASTEA:

Hasierako proiektuaren ideiak guztiz konbentzitzen ez zigunez ideia berria pentsatu dugu: litxarrerien bilgarriak ekiditeko etxean gominolak egitea eta herriko taberna eta goxoki dendetan banatzea kristalezko poteetan. Beraz, lehenik gominolak egiteko jarraitu beharreko pausoak zein diren aztertu dugu. Gainera, kartel bat sortzen hasi gara gure proiektua azalduz eta instagrameko kontua egin dugu.

Trebeak

Trebeak, Laskorain Ikastola

TALDEKIDEAK: Maddi Aldazabal, Garazi Azpiroz, Oihane Orbegozo eta Oneka Seara

1. ASTEA:

Astelehenan ikastolako geletatik pasa ginen gure proiektua adieraziz eta etxean zuten olioa erabilia ekartzeko eskatuz. Ostegunean olioa bildu eta jaboiak egin genituen moldeetan utziz. Hurrengo egunean ikusi genuen ez zirela behar bezala atera eta berriro egin genituen jaboi gehiago.