Oceanix 3. astea

Telleri Alde 2022-23 DBH 3A

Asteartean proiektuari ekin genion. 15:00etako joan ginen haur hezkuntzara. Jokuak antolatu genituen eta ondoren pantailan gure aurkezpena erakutsi genion haurrei. Azaldu genien plastikoa itsasoa hondatzen ari dela eta plastikoaren erabilera murriztu behar dela. Bideo bat erakutsi genien, bideoan txori bat joaten zen janaria hartzera bere semearentzat eta janariaren ordez plastikoa zen.

Ondoren jolasak egiten hasi ginen. Lehenengo gela bitan banatu genuen gometxa batzuekin banatuz. 

Lehenengo, “altxorraren bila antolatu genuen. Pista batzuk aurkitu behar zituzten eta hurrengo pista bilatzeko jolas batzuk egin behar zituzten plastikoaren murrizketa ikasteko. Jokuan, bi kutxa jarri genituen eta kutxa bakoitzean  irudi bat zegoen, adibidez, plastikozko poltsa bat eta bestean oihalezko poltsa bat. Bietako bat aukeratu behar zuten zaku txiki moduko bat botaz. Aukeratu behar zuten ingurumenari mesede gehien egiten dion erantzuna eta hori adibide gehiagoarekin.

Gero, hurrengo pistako jolasa, itsaso bat zen kartoi urdinez eginda. Itsaso horretan plastikoak zeuden, itsasoa garbitu eta plastikorik gabe garbi utzi behar zuten. Bikoteka jarri genien jolasteko. 

Hirugarren jolasa, “memoria” jokoa zen. Bikoteka pasa ziren karta altxatzera eta bi kartak altxata berdinak baziren berriro altxatzen zuten karta.

 Azkeneko pistan horri txuri batzuk banatu genizkien eta azaldutakoari buruzko marrazki bat egin zuten. 

Munduaren bihotza 3. astea

Telleri Alde 2022-23 DBH 3A

Aste honetan istorioa hobetuko dugu. Marrazkiekin hasi dugu. Totalan 20-30 marrazki dira. Aste honetan marrazkiak bukatuko dugu eta bideoarekin hasiko gara.

Gure istorioa:

Pertsona bat ibaian bainatzera doa, eguzki-krema ematen du, toaila prestatzen du, baina ibaira iristean ezin da bainatu, ibai osoa plastikoz beteta dagoelako. Horrek asko hunkitzen du eta bere egunak hondatzen du ibaian.

Hurrengo egunean, gertatu zitzaiona sare sozialetan partekatzea erabaki zuen, eta proiektu berri bat antolatzen hasi zen. Ibaia garbitzera joan! Azkenean, jende askok garbituko du ibaia.’

Gure itsas hondoa 3. astea

Telleri alde 2022-23 DBH 3A

Aste honetan asko aurreratu dugu proiektua. Nire etxean gelditu ginen horma-irudiarekin jarraitzeko, eta 4 ordu inguru egon ginen horma irudia egiten. Danna geroago iritsi zen, eskolaz kanpoko ikasketak baitzituen. Joan zirenean, ordu bat gehiago eman nuen nire kontuan. Atzo, Laura eta biok nire etxean geratu ginen, eta instagrameko kontu bat sortu genuen (“gure_itsas_hondoa) eta, eduki dezente igo ditugu.

MUNDU HOBEA_3.astea

KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, SM taldea

ANTZERKIA: Bakoitzak esan beharko dituen esaldiak beste gidoi batean jarri nahi dugu, baina bakarrik parte bat bukatu dugu.

-ABESTIA: Abestiaren parte bat egin dugu murrizketan eta haurnasketan pentsatuta. Beste abesti bat egin genuen, baina, parte batzuetan tristea zen eta soilik birziklatzean kontzentratzen ginen. Aldatu dugu abestia uste dugulako gure antzerkiarekin hobeto geldituko dela.

SARE-SOZIALAK: Kartelaren publikazio bat jartzeko asmoz geuden, baina, aldatu egin dugunez,ez digu denbora eman hori egiteko.

KOLABORAZIOAK: Beste talde batekin kolaboratuko dugu, haiek web orri bat egiten ari direnez bertan gure proiektua zabalduko dute.

  • Zuzendariarekin hitz egin dugu: Antzerkia nahi genuen tokia ezin dugula egin esan digu; hala ere, baimena eman digu beste toki batean egiteko. 

-KARTELAK: Beste kartel bat egin dugu, aurrekoak ez zigulako konbentzitu. Oraindik ez dugu eguna pentsatu antzerkia egiteko.

Munduaren bihotza 2.astea

Telleri ALde 2022-23 DBH 3A

  • Aste honetan zehar zer egin duzuen: Aste honetan, aurkezpenaren bideoa egin dugu. Hasi gara egiten marrazkiak.
  • Lan banaketa aste honetarako:
    • Alex: Marrazkiak egingo du. Argazkiak egin.
    • Erik: Marrazkiak egin.
    • Adrian: Marrazkiak egin.
    • Unai: Marrazkiak egin.

Plastikoak egoitzan zehar 2.astea

Telleri Alde 2022-23 DBH 3A

Aste honetan zehar materialen bilduma egin dugu. Bakoitzak bere etxean bilatu du; Silviak tiraderak aukeratu ditu, Amandak bakeroak eta soinekoak, Maiderrek bakeroen oihalak hartu ditu eta Nahiak, kamisetak. Amandak web orria diseinatu du aitona-amonen konponbideak jartzeko. Bi eskulanak finkatu eta berretsi ditugu.

Datorren astean poltsak eta beharrak egiteko materialak prestatuko ditugu, eta pertsona kopurua eta tailerren data zehaztuko ditugu.

Merka Eko 2.astea

Telleri Alde 2022-23 DBH3A

Kartela oraindik hari  gara pentsatzen gero ondo egiteko ondo geratzeko

Ander eta Ivan kartela diseinatu

Aimar eta Eki: ideiak eman plastikoa aldatzeko beste material batez .