Oceanix 3. astea

Telleri Alde 2022-23 DBH 3A

Asteartean proiektuari ekin genion. 15:00etako joan ginen haur hezkuntzara. Jokuak antolatu genituen eta ondoren pantailan gure aurkezpena erakutsi genion haurrei. Azaldu genien plastikoa itsasoa hondatzen ari dela eta plastikoaren erabilera murriztu behar dela. Bideo bat erakutsi genien, bideoan txori bat joaten zen janaria hartzera bere semearentzat eta janariaren ordez plastikoa zen.

Ondoren jolasak egiten hasi ginen. Lehenengo gela bitan banatu genuen gometxa batzuekin banatuz. 

Lehenengo, “altxorraren bila antolatu genuen. Pista batzuk aurkitu behar zituzten eta hurrengo pista bilatzeko jolas batzuk egin behar zituzten plastikoaren murrizketa ikasteko. Jokuan, bi kutxa jarri genituen eta kutxa bakoitzean  irudi bat zegoen, adibidez, plastikozko poltsa bat eta bestean oihalezko poltsa bat. Bietako bat aukeratu behar zuten zaku txiki moduko bat botaz. Aukeratu behar zuten ingurumenari mesede gehien egiten dion erantzuna eta hori adibide gehiagoarekin.

Gero, hurrengo pistako jolasa, itsaso bat zen kartoi urdinez eginda. Itsaso horretan plastikoak zeuden, itsasoa garbitu eta plastikorik gabe garbi utzi behar zuten. Bikoteka jarri genien jolasteko. 

Hirugarren jolasa, “memoria” jokoa zen. Bikoteka pasa ziren karta altxatzera eta bi kartak altxata berdinak baziren berriro altxatzen zuten karta.

 Azkeneko pistan horri txuri batzuk banatu genizkien eta azaldutakoari buruzko marrazki bat egin zuten.