KOLDO MITXELEN BHI, 3A, EDEU taldea
Leku desberdinetan begiratu ondoren, azkenean aurkitu dugu tapoiak biltzen dituen erakunde bat. SEUR enpresak, tapoiak biltzen ditu beste erakunde bati bideratzeko. Emaila bidali diegu, beraiekin parte hartu nahi dugula esanez, eta segituan erantzun digute baietz esanaz.
Bestalde, bilketa promozionatzeko kartelak egin ditugu eta emailez ere jende guztiarengana iristeko bidalketa masiboa egingo dugu.