ARANTZAZUKO AMA BHI, 2022-23 DBH 3A, PLASTIK ANIMATIONZ TALDEA




TALDEKIDEAK: Irati Zamakola, Markel Garmendia, Nestor Shybunko, eta EricAndrei Vladu.
Aste honetan komikiak bukatzen aritu gara, uste genuena baino lan gehiago dute eta. Kronikatik erantzun ziguten, gustuko zituztela eta pentsatzen ari zirela nola jarri edo erantzun ziguten, eta laster erantzungo zigutela. Eta gaiari buruz lantaldean hitz egin zutela, eta frogak egin ondoren, oso ondo geratzen zela eta gure komikiak txertatuko dituztela ziurtatu digute.
Materrekok ez digute ezer erantzun oraindik. Sare sozialetan zabaltzen jarraitzen dugu bertsio digitala. web orria bukatzen gaude ere.
Bestetik, LHko eta baita DBHko zuzendaritzarekin ere ondorengoa zehaztu dugu: datorren astean liburuaren astea ospatuko denez, eskolan liburu trukea eta bestelako ekintzak egingo dira, eta gure komikiak aurkezteko aprobetxatuko dugu. Inprimatu ditugu eta oso ondo geratu direla uste dugu. Ale batzuk HH5-ra eramango ditugu, beste batzuk LH-ko liburu azokaren bidez zabalduko dira eta DBH-koak ere eskolan egiten dugun liburu trukean erakusgai egongo dira.
