Lezo Institutua 3A Amaia, Itxas, Unai T. eta Hugo
Itxiera-bideoa Matximeleta Proiektua
Argazkiak Matximeleta Proiektua
Lezo Institutua 3C Julen H. M, Sara, Olatz, Kiara eta Edurne


Argazkiak Egur Dortokak
Lezo Institutua 3B Ekiñe, Irati, Malena, Naroa eta Idoia




Itxiera-bideoa Egur Dortokak
Lezo Institutua 3B Ekiñe, Iratik, Malena, Naroa eta Idoia
PLASTIC ANIMATIONZ: AURRERAPENAK
ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3.A PLASTIC ANIMATIONZ STUDIO
Dagoeneko Kronikari korreo bat idatzi diogu bertan gure komikiren bat argitaratuko luketen galdetuz, eta sare sozialak ere sortu ditugu haietan komikiak igotzeko. Web-orri bat sortzen ari gara ere.
Komikiak 3-5 orrialde artekoak dira. Nahiz eta gaia oso serioa izan, modu dibertigarri eta animatuan bideratu dugu, komikiak publiko guztientzako egokiak egiteko.
Prest ditgun komikietako orri bat:
Bitartean lanean jarraitzen dugu, buruan ditugun komiki guztiak argitaratzeko.
MALUNAGEA AURRERAPENAK
ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3.A IBAI GARBIKETA
TALDEKIDEAK: Gexan Betelu, Mattin Mayoz, Lucia Conciu, Naira eta Aritz Rebon.
Taldearen izena: MALUNAGEA
Proiektuaren izena: IBAI GARBIKETA
Azkenean lortu dugu Arrauningekoek musutruk beraien kanoak uztea. Guk garbiketa egiteko jendea biltzean beraien instalazioak ezagutzeko aukera emango diegulako, kartelean beraien babesa dugula adieraziko dugu gainera. Gure asmoa ere artikulu bat egitea da, (kronikara deituko dugu), eta han ere beraien izena agertuko da noski. Egiten dugun edozein lanketa ere beraiekin partekatuko dugula esan diegu.
Data berria daukagu, eta kartel berria egin behar dugu orain, alde batetik data aldatu dugulako eta bestetik erakargarriago egiteko, jendea behar dugulako. Gure proiektua zabaltzea da oraingo lan garrantzitsuena, horretarako bilerak adostu (kirol taldeekin), auzoko elkarte eta eragile desberdinei emailak idatzi. Kanpaina honen barruan salaketa bideo edo dokumentu bat egitea ere badugu buruan, ea lortzen dugun.
EKOBOK´N´ROL-A AURRERAPAUSUAK
ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3A ALBATROS TEAM TALDEA
Web orria txukuntzen aritu gara eta Markelen amarekin hitzordua egin dugu azkenean. Web orrian gure argazkiak jarriko ditugu. Bere tailerrean egon gara eta BOK´N´ROLLa nola egin erakutsi digu. Horrela askoz hobeto azaldu ahal izango dugu tutorialean ere. Pausoz pausoz joan zen guri azaltzen nola egiten ziren. Ondorengo argazkietan prozesu hori agertzen da:
Oso pozik gaude emaitzarekin. Datorren asteko hitzaldia bertan behera geratu da eta oporren bueltan egiteko eskatu digute, horrela aurkezpena ere hobetzeko aukera izango dugu.
EKOTIPEX AURRERAPAUSOAK
ARANTZAZUKO AMA BHI 2022-23 3B EKOTIPEX TALDEA
Taldekideak: Aetz Goya, Janire Perez, Izaro Muñoz eta Enara Pascual
Aste honetan bilera desberdinak izan ditugu gure ikerketaren emaitzak azaltzeko, bat gure zuzendaritzarekin eta beste bi LHko Astigarragako zuzendaritzarekin eta Martutenekoekin ere. Haurrengana joateko eskatu digute, eta beraz oporren ondoren joango gara.
Infografiak eskolan zabaldu ditugu, eta bideo bat ere egin dugu tipexaren gehiegizko erabilpena salatzeko. Orain eskolan ere hondakinen murrizketa bultzatzeko beste aholkuez osatutako infografia bat egiten ari gara beste guztiarekin batera eskolako egoera hobetzen laguntzeko.
Egindako bideoa:
https://studio.youtube.com/video/Yu-cdtjcDc8/edit?c=UCvLt_ur_79j0s_PZEVOhMRw
BIWI- AURRERAPAUSOAK
ARANTZAZUKO AMA BHI 3.A BIWI TALDEA
Aste honetan tabakaleran egon gara. Mazedoniakoekin emailez ordua pixka bat aurreratzea lortu genuen. Hondartzan jasotako mikroplastikoak ere kolorearen arabera sailkatu ditugu. Eta lehenengo xafla egin dugu, arroxa koloreekin batipat. Ordenagailuan diseinu batzuk sartu eta laserrarekin moztu ditugu, ondoren lijatu eta gure lehenengo belarritakoak egin ditugu. Nola geratu den asko gustatu zaigu. Sobratu den zatia hurrengo egunean erabiliko dugu, eta beste koloretako xaflak ere egingo ditugu, eta horiekin belarritako gehiago. Web orrian ere informazioa sartzen ari gara, Ainhoa eta Gorkak eman digutena besteen artean.
Nahsketak egiten:
Mikroplastikoak koloreka sailkatuta
Labean:
Laserretik atera ondoren
Lixatu eta hemen daude gure lehen bitxiak:
Datorren astean gehiago!!!
