Gomigirls, Laskorain Ikastola
TALDEKIDEAK: June Aranburu, Inge Vidaurre, Eider Zubizarreta eta Naroa Asenjo
1. ASTEA:
Hasierako proiektuaren ideiak guztiz konbentzitzen ez zigunez ideia berria pentsatu dugu: litxarrerien bilgarriak ekiditeko etxean gominolak egitea eta herriko taberna eta goxoki dendetan banatzea kristalezko poteetan. Beraz, lehenik gominolak egiteko jarraitu beharreko pausoak zein diren aztertu dugu. Gainera, kartel bat sortzen hasi gara gure proiektua azalduz eta instagrameko kontua egin dugu.
