ADIN ITSAS PLASTIC, 3.astea

KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, ECAI taldea

Egingo duguna pentsatu dugu eta aurkezpena egiteko egun bat aukeratu dugu. Aurkezpenarekin jarraitu dugu eta tailerra egiteko ideiak bilatzen ari gara.

TAPOIZALEAK, 3.astea

KOLDO MITXELEN BHI, 3A, EDEU taldea

Leku desberdinetan begiratu ondoren, azkenean aurkitu dugu tapoiak biltzen dituen erakunde bat. SEUR enpresak, tapoiak biltzen ditu beste erakunde bati bideratzeko. Emaila bidali diegu, beraiekin parte hartu nahi dugula esanez, eta segituan erantzun digute baietz esanaz.

Bestalde, bilketa promozionatzeko kartelak egin ditugu eta emailez ere jende guztiarengana iristeko bidalketa masiboa egingo dugu.

TAPOIZALEAK, 2.astea

KOLDO MITXELENA BHI, 3A, EDEU TALDEA

Taldekide bakoitzak, etxean kaxak prestatu ditugu, gero puntu desberdinetan tapoien bilketa egiteko.

Bestalde, eskolan tapoien bilketa egin ahal izateko, baimena eskatu dugu eskolan. Baimena eman digute eta ea datorren astean jartzen dugun bilketa puntua.

KONTURATU_3.astea

KOLDO MITXELENA BHI, 3.B, LARANJA JUSTIZIEROAK

Aste honetan gidoia egiten amaitu dugu. Azkenean bi iragarki egitea pentsatu dugu. Zehaztu dugu noiz, nola eta nola grabatuko ditugun bi iragarkiak. Gure iragarkiak nola zabaldu publikoari ere pentsatzen ibili gara.

Sweet Revolution

Bideberri BHI, 2Batx A-E

Gure proiektu amaitu da. Hemen azkeneko bideoa, bertan tabernarien eta bezero baten iritziak jaso ditugu. Eskerrik asko denoi!