KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, ITSASOAREN LAGUNAK TALDEA
Jolasa sortzen hasi gara, web orria sortzen eta disenatzen hasi gara eta instagram kontua sortu degu.

Gazteak Aldaketaren Protagonistak
KOLDO MITXELENA BHI, 3.A, ITSASOAREN LAGUNAK TALDEA
Jolasa sortzen hasi gara, web orria sortzen eta disenatzen hasi gara eta instagram kontua sortu degu.
KOLDO MITXELENA BHI, 3A, ECAI TALDEA
Adin nagusiko etxeko arduradunekin harremanetan jarri ginen hasiera batean eta gure proiektua azaldu ondoren, prest azaldu ziren gurekin parte hartzera. Beraiekin adostu dugu tailerra aurrera eramateko eguna.
Bitartean, adinekoei itsas-hondakinen arazoen berri emateko aurkezpen bat prestatzen ari gara eta bestetik beraiekin egingo dugu tailerra antolatzen hasi gara. Tailerra egiteko ideiak bilatzea da gehien kostatzen ari zaiguna.
KOLDO MITXELENA BHI, 3B, SM TALDEA
ANTZERKIA: Antzerkiaren gidoia eginda dugu, bakoitzak zer egin behar duen eta zer pertsonaia duen jakinda da. Hona hemen antzerkiaren gidoiaren zirriborroa:
ABESTIA: Abestiarekin ere hasi gara, baina, ez dugu bukatu. Abestiaren doinua erabakita daukagu baina letra amaitzea falta zaigu. Gure abestia, gelaz gela abesteko gogoa dugu, eta horretarako gure abestia zabalduko dugu.
SARE SOZIALAK: Instagram-eko kontua egin dugu bertan gure proiektua partekatzeko.
KARTELAK: Kartelekin hasi gara, baina oraindik ez dugunez zuzendaritzarekin hitz egin, ezin izan dugu data jarri eta bukatu gabe utzi dugu. Kartel hauetan antzerkiaren idei nagusiak partekatzen ditugu. Hurrengo astean eskolatik zehar jartzeko asmoa daukagu.