Eguzkilore birziklatze kanpaina

Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina

TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil

3. ASTEA:

Azken aste honetan, gehienbat zeramikat taldeari tazak egiten laguntzen aritu gara.

Gure proiektuari dagokionez, egun batean eskuorriak inprimatu, moztu eta doblatzen aritu gara. Ondoren ostegunean, folleto horiek banatzera kalera atera gara hirurok. Eroskin eta BMn. Jendeak nahiko erantzun ona eduki du eta batzuri gure proiektuan interesa jarri dute.

Gainera, folletoak banatzean, Instagramen argazki bat igo dugu, gure jarraitzaileei jakinarazteko.

Folletoak banatzera atera garen egunean, pintura erosteko aprobetxatu dugu, eta dendako emakumeak hainbat gomendio eman dizkigu poltsak margotuko ditugunerako.

Gainera, LH ko irakasleekin berriro ere harremanetan jarri gara poltsak margotzeko egunak pixkanala zehazten joateko.

Kapuccinoak

Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak

TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo

3. ASTEA:

Astelehenean irakasleei egingo genien aurkezpena prestatzen aritu ginen: Testu osoa idatzi genuen, gure proiektu guztia azalduko zuela ziurtatuz; horrez gain, lortutako informazio, datu eta argazki guztiak txertatu genituen; bukatzeko, Canvako aurkezpen bat ere prestatu genuen. 

Asteartean, ikastola bukatu eta gero, berrogeita hamar bat irakasle zeuden bilera batera joan ginen Zeramikat proiektua azaltzera: itsas hondakinen arazoa, datuak eta beste hainbat gauzekin kontzientziazio kanpaina bat egin genuen; gainera, katiluen salmenta proposatu genien. 

Asteazkenean, eskaera egiteko galdetegia bidali genuen, izena, tamaina, kopurua, etab. galdetuz. Horrez gain, katilu batzuk egiteko denbora izan genuen.

Ostegunean, labea betetzen hasi ginen katiluak egosten hasteko. Horrez gain, hainbat irakaslerekin harremanetan jarri ginen esmalte mota, hori nola aplikatu, etab. zehaztu nahian. Bost bat katilu ere egin genituen.

Plastikerrak

Laskorain Ikastola, 4A, Plastikerrak

TALDEKIDEAK: Romaissae Ftouh, Oihane Arrue eta Ander Lopetegi

2. ASTEA:

Talde lana antolatu eta ikastolako pasilu eta gela ezberdinetan kartelak jarri ditugu eta abisua pasa dugu.

KaiWax

Laskorain Ikastola, 4A, KaiWax

TALDEKIDEAK: Hur Lakarra, Andoni Etxeberria, Jon Andueza, Haritz Urkiola

2. ASTEA:

Lehenik eta behin, web orrialdearen hainbat akats zuzendu ditugu, nahiz eta oraindik ez dugun orrialdea guztiz bukatu. Ondoren, Interneten bilatutako kaxen plantillak aztertzen egon gara. Kaxa karratu bat eraiki genuen, baina ohartu gara hori ez zela nahi genuena; hortaz, beste plantilla bat bilatzen egon gara. Azkenean, bilatu dugu plantilla eta orain ikusi egin beharko litzake nola gelditzen den kaxa gure parafina barruan egonda. Horretaz gain, asteazkenean Osabi dendara joan ginen argizaria erostera eta kalera menta hartzera.

Gailetak etorkizunaren bide

Laskorain ikastola, 4B. Peru, Imanol, Jon eta Mikel

Maiatzaren 16tik 23rako aurrerapenak:

Aurkezpen bideoa berriz ere grabatu dugu aurrekoak arazo batzuk zituen eta. Horretaz gain, aurkezpenaren power-pointa bukatu dugu; eta azkenik, LH-ko irakaslekin hitz egin dugu; eta maiatzaren 30ean egingo dugu gure aurkezpena eta sukaldatze saioa, goizeko bi orduetan.

Hamaiketako jasangarriak

Laskorain ikastola, 4B. Nahia Azkue, Daniela Zeberio, June Arrate eta Amaia Mitxelena

Maiatzaren 16tik 23rako aurrerapenak:

DBH3A gelan, gutxi gora behera, 2 orduko tailerra egin dugu, ikasleek poltsatxoak egiten ikasteko.

Kartelak egiten hasi gara LH ko mailan gure proiektua zabaltzeko.

Izan aldaketa

Laskorain ikastola, 4B. Udane, Irune eta Jare

Maiatzaren 16tik 23rako aurrerapenak:

Inkestaren emaitzak erreparatu.

Bigarren posterra egin. Bertan, telazko poltsen bilketa egiten ari garela aipatu.
Udaleretxa joan eta murala jartzeko baimena eskatu eta dendetan gure telazko poltsen bilketa bertan aurrera eraman ahal izateko. 

Plastikoen bigarren bizitza

Laskorain ikastola, 4B. Aroa Zugasti, Haizea Ondarzabal, eta Izadi Olano

Maiatzaren 16tik 23rako aurrerapenak:

Gure jomuga nagusia jendea plastikozko hondakinek dakarten arazo larriaz konzientziatzea izango litzake. Horrekin batera, plastikoaren berrerabilera bultzatzea eta ikusgarritasun handiagoa ematea. 

Gure proiektuak ikastolako paretetan izango duenez inpaktu handiena, gehienbat ikasleei, baina baita irakasleei ere doa zuzenki bideratuta. Gure proiektua espazio honetan hartu du lekua, gazteok direlako munduaren etorkizuna, eta arazo honi buelta eman lioketenak. 

Proiektua horrela doa:

Komunikazio plana: Proiektuarekin aurrera gindoazen bitartean, gure lana jendearen gana iristeko, eta guk eman nahi genion ikusgarritasuna emateko, instagram sare-sozialean kontu bat iriki eta gure prioektua zabaldu eta ikusgai jarri dugu.

Gure Instagrameko kontuaren linka: https://www.instagram.com/plastikoen_bigarren_bizitza?igsh=anp0bjcyZXQwbGI3

Kontsumitu jogurtak formato ekologikoagoan

Laskorain Ikastola, DBH4B, Khawla Kandili, Agar Elgarresta eta Aritz Maiz

Maiatzaren 16tik 23erako aurrerapenak:

Ostirala 16: 

  • Dendakoekin harremanetan jarri eta gure proiektua pixkabat azaldu. 

Astelehena 20: 

  • Web-a amaitu. 
  • Ikastolarako posterra bukatu. Triptikoa egiten hasi. 

Asteazkena 22: 

  • Irratiarekin hitz egin eta joango garen eguna adostu. 
  • Triptikoa amaitu. 
  • Kalerako posterrarekin hasi. 
  • Udaletxeko bulegoetara joan postua jartzeko baimenaren eske. 

Osteguna 23:

  • Kalerako posterrak bukatu.
  • Galdetegia egin.

Proiektuaren web orria

Galdetegia