Gomigirls

Gomigirls, Laskorain Ikastola

TALDEKIDEAK: June Aranburu, Inge Vidaurre, Eider Zubizarreta eta Naroa Asenjo

1. ASTEA:

Hasierako proiektuaren ideiak guztiz konbentzitzen ez zigunez ideia berria pentsatu dugu: litxarrerien bilgarriak ekiditeko etxean gominolak egitea eta herriko taberna eta goxoki dendetan banatzea kristalezko poteetan. Beraz, lehenik gominolak egiteko jarraitu beharreko pausoak zein diren aztertu dugu. Gainera, kartel bat sortzen hasi gara gure proiektua azalduz eta instagrameko kontua egin dugu.

Trebeak

Trebeak, Laskorain Ikastola

TALDEKIDEAK: Maddi Aldazabal, Garazi Azpiroz, Oihane Orbegozo eta Oneka Seara

1. ASTEA:

Astelehenan ikastolako geletatik pasa ginen gure proiektua adieraziz eta etxean zuten olioa erabilia ekartzeko eskatuz. Ostegunean olioa bildu eta jaboiak egin genituen moldeetan utziz. Hurrengo egunean ikusi genuen ez zirela behar bezala atera eta berriro egin genituen jaboi gehiago.