ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, TALDE PLASTIC MUSICIANS
Kaixo hau da gure arkezpen bideoa.

Gazteak Aldaketaren Protagonistak
ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, TALDE PLASTIC MUSICIANS
Kaixo hau da gure arkezpen bideoa.
ARANTZAZUKO AMA BHI, 3C, PENAIDAE TALDEA
Kaixo gure proiektua aurrera eramateko deialdi bat egin dugu, Astigarragan jendea goiz batean gurekin etor dadin plastikoa jasotzera, horrela dugun arazoaz jabetu eta ohiturak birplanteatzen lagundu dezakeelako. Ondoren, jasotakoarekin, mundu mapa bat birsortu nahi dugu, mapa horretan mundu osoan zehar dauden plastikozko irlak gehitu nahi ditugu. Deialdia kartel bidez zabaldu dugu, fisikoki jarri ditugu, udalak ere zabalkundean lagunduko zigula esan zigun eta zuek ere zabaldu dezakezuelakoan, hona hemen:

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3C, NOMOAK TALDEA
Gu Arantzazuko Ama-ko “Nomoak” taldea gara. Proiektuan gure itsasertzeanpellet-ek sortzen duten kutsaduraren arazoan zentratunahi izan dugu. Eskolarekin Zurriolara irteera egin genuenean, benetan dugun arazoak inpaktatu gintuelako. Arazoa zabaldu nahi dugu kontzientziak astintzeko eta pultsera tailer bat egitea pentsatu dugu, Astigarragan egin go dugu eta udalak baimena emanez gero, Maiatzaren 11ean izango litzateke, horren informazio zehatzagoa aurrerago zabalduko dugu. Baina tailerra egin ahal izateko pelletak behar ditugu, gainera jasoketa horrek ere arazoarekin kontzientziatzeko balioko du ere. Jasoketa Apirilaren 29an izango da Zurriolako hondartzan. Animatu eta zabaltzen lagundu!!!!!

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, POISSON TALDEA
Bideoan esan genuen moduan gure proiektua Astigarragako sagardo denboraldian sortzen diren hondakinen inguruko arazoan oinarritzen da.
Udaletxeari idatzi genion, hondakinen arazoari aurre egin ahal izateko erabilera bakarreko edalontziak murrizten ahalegindu nahi genuela esanaz. Gure proposamena behin baino gehiagotan erabili daitezken edalontziaen erabilera sustatzea da. Gai honen inguruan sakonago hitz egiteko hitzordu bat lortu dugu alkatearekin, eta datorren asteartean izango da bilera hori arratsaldeko 16,30tan. Bitartean aurkezpen bat prestatu dugu gure proposamena zehazteko eta aurkezteko asmoz. Kontatuko dizuegu nola joan zaigun eta zeintzuk izango diren hurrengo pausuak.
ARANTZAZUKO AMA BHI, 3A, JUNKPLASTIK TALDEA
Esne tetrabrikak posabaso batean bihurtzea da helburua, ondoren gure inguruko tabernetan erabiliz herritarrengana hondakinen arazoari buruzko mezuak zabalduz . Hasteko gure kolaboratzaileekin harremanetan jarri ginen. Alde batetik Astigarragako eta Martuteneko tabernekin, eta bestetik kultur etxea, Astigarragako herri eskola eta Arantzazuko amako zuzendaritzekin. Izan ere tetrabrikak jasotzeko puntuak bertan jarri nahi genituelako. Tabernariekin pertsonalki bildu ginen eta besteei gutun bat bidali genien gure proiektua azalduz. Esne tetrabrikak jaso ahal izateko kartela eta kutxak ere prestatu ditugu, eta baita posabasoetan jarriko ditugun mezuak ere.
Parte hartuko duten tabernak:
Ikastolatik eta zuzendaritzatik ikasleei tetrabrika eskatu zietela esan ziguten baina aurkezpentxo bat egiteko ere, eta hauxe egin dugu:




Pentsatu ditugun eta jarriko ditugun esaldiak ondorengoak dira:
Datorren astean ekingo diogu jasoketari, eta hauek dira erabili ditugun kartelak: (Batzuk bilketa puntuetan bakarrik jartzeko, eta beste batzuk auzotik eta Astigarragatik jartzeko):


ARANTZAZUKO AMA BHI, 3A, KIROLPLASTIK TALDEA
Kaixo
Herritarrak hondakinen arazoaz kontzientziatzeko plastikoa eta hondakinei buruzko salaketa bideo bat egitea erabaki dugu aurrekoan azaldu genuen moduan. Herriko eta auzoko kirol talde desberdinekin harremanetan jarri gara grabaketak beraiekin egiteko, horrela arazoa zabaltzea errazago lortuko dugulako. Oso pozik gaude, denek parte hartzeko gonbitea gogoz hartu dute eta. Ostiralean grabaketekin hasi ginen, Astigarragako Mundarroko futbol talde baten entrenamendura joan, arazaraoa azaldu eta grabaketa egin genuen, Saskibaloia eta eskupilotarekin ere egin genuen. Datorren astean arraun lagunak taldearekin eta bizikletako saioa grabatzeko asmoa dugu. Ondoren bideoa editatu beharko dugu, musika pentsatu, alternatibak planteatu, izenburu erakakargarria egin, kartela egin kiroltaldeetan jartzeko, bideoaren aurkezpena eta zabalkundea nola egin pentsatu. Bestalde nesken kirol talderen bat sartzeko ere pentsatzen ari gara, orain arteko guztiak mutilak izan baitira. Oraingoz horiek dira asmoak eta aurrerapenak. Norabaitek proposamenik izango balu idatzi lasai.
Emaila: kirolplastik@gmail.com
ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, PIXKILIN TALDEA
Zuzendaritzarekin bilera izan dugu gure ostiraletako erronka planteatu diegu. Ondo iruditu zaie, eta klasez klase pasa gara azalpenak ematen. Kartelak jarri ditugu ere gela guztietan, datorren astean erronka gogorarazteko email bat bidaliko diegu tutoreei.
Hona hemen kartela:
ARANTZAZUKO AMA BHI, 3C, EKOCAB TALDEA